Borrar
«Ez zaitzala Gabonak zauritu». E. C.
EGUBERRIETAKO ZAURIAK

EGUBERRIETAKO ZAURIAK

IRITIZA ·

Domingo, 5 de enero 2020, 22:21

Aspalditik Eguberrien bueltan, etxetik ihes egin eta edozein mundu bazterretara alde egiten duen lankide batek hitzok esan zizkidan laster arte esaterakoan: Ez zaitzala Gabonak zauritu.

Aspalditik dut adiskide eta, beraz, badakit esaldi borobiletara jotzeko ohitura duela, batzuk han-hemen irakurri edo entzundakoak, beste batzuk berak asmatutakoak. Eskerrik asko eta berdin, erantzun nion, baina zauriarena bueltaka ibili zitzaidan egun osoan burmuinean. Nork jasotzen ditu zauri horiek, noraino nago ni arriskutan.

Ez dakit sano eta oso daudenak Eguberrietako farfailak zauritzen dituen, baina bai aldez aurretik zaurituak daudenak berriro zauritzen dituela. Pobreago egiten ditu pobreak, bakartiago bakartiak, bazterrerago bultzatzen ditu zalapartak baztertuak. Hori da kaleetako argiz eta kantuz ospatzen dugun zorioneko festa.

Berez, egun horietako festen sorrera bestelakoa da. Egun horietan hasten da eguzkia berrindartzen, egunez egun argia gutxitzen jardun ondoren, hor, neguko solstizioan hasten da argia irabazten. Horregatik esaten zaio Eguberria. Hori da gero kristautasunak eta ondoren kontsumismoak desitxuratu duten gertakizuna, gaur egun inor gutxik oroitzen duena

Nola hala, gizartea jabetzen da kutsadura horretaz, entzuten dira egunotan izugarrizko gehiegikeria hau salatzen duten ahotsak. Horregatik bultzatu da azken urteotan gurean Olentzeroren irudia, horregatik antolatzen dira diru bilketak behartsuenentzat. Gehienon kontzientzia zuritzeko, kontsumismoaren itsasoari hesiak jartzen dizkiogula pentsa dezagun, besterik ez bada ere une batez.

Agian adiskide eta langile dudan andrearen urteroko ihesa ere korronte nagusiaren barruan sartzen da, baina berak sentitzen du egiten duena protesta moduko zerbait dela, begiak itxita aurrean duena desagerrarazi nahi duen haurraren antzera.

Zernahi den, irakurle zintzo eta eskuzabal hori, adiskideak niri opa zidana opa dizut, ez zaitzala Eguberriak zauri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EGUBERRIETAKO ZAURIAK