Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 23 de noviembre 2021, 20:36
Aurreko ostegunean hasi eta abenduaren 8ra arte iraungo duen Getxo Txukun programa parte-hartzailearen edizio berri bat abian da. Oraingo honetan Negurin egin beharreko obra txikietarako aurrekontuarekin garatu daitezkeen iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek. Zehazki, honako kale hauek mugatzen duten esparruari buruzko iradokizunak jasoko dira: Makaleta Etorbidea, Avanzada Etorbidea, Neguri Etorbidea eta Aiboa Etorbidea.
Ainhoa Galduroz Alvarez Partaidetza zinegotziak prozesuan parte hartzeko deia egin die Neguriko bizilagunei. Izan ere, «horrek lagunduko digu bertatik bertara ezagutzen inguru hori leku hobea izateko dituzten kezkak edo beharrak». Galdurozek gogora ekarri duenez, iradokizunak online egin ahal izango dira, parte hartzeko prozesuetarako berriki gaitutako 'Zeugaz' plataformaren bidez, edo aurrez aurre, buzoietan utzitako ebakigarria horretarako jarritako postontzietan jarriz.
Kontuan izan behar da aurrekoetan bezala, prozesu honetan ez direla sartuko honako jarduera estrategikoak: kaleak, parkeak edo/eta auzoak berriz guztiz urbanizatzea; ekipamendu handiei lotutako eskaerak (kiroldegiak, igerilekuak, kultur zentroak, etab.); teknikoki edo/eta ekonomikoki bideragarriak ez diren proposamenak edo Udalaren eskumenekoak ez diren esku hartzeak.
Epea amaitu ondoren, iradokizun guztiak teknikoki kuantifikatu, aztertu eta baloratuko dira, lehentasunak ezartzeko, eta gauzatu daitezkeen proposamenen esku-hartzeen egutegia ezarriko da.
Esan beazla, iradokizunak online egiteko, 'Zeugaz' plataforma erabiliko da. Paperean jasotako proposamenak ere online plataforman sartuko dira. Parte hartzaileek jakin behar dute inoiz ez direla datu pertsonalak sartuko eta bistaratuko, eta prozesu horren emaitzak emaitzen txosten batera eramango direla, online plataformaren bidez eskuragarri egongo dena eta inguruko etxeetara ere postontzietan jarriko dena.
Prozesu honetan parte hartu ahal izango dute iradokizunak jasoko diren eremu mugatuan (ikusi mapa) erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek. Esan bezala, iradokizunak aurrez aurre edo online aurkeztu ahal izango dira. Nola? online: 'Zeugaz' plataformaren bidez (aldez aurretik erregistratu behar da); aurrez aurre: iradokizunak aurkezteko, horretarako editatutako ebakigarrian idatzi beharko dira (www.getxo.eus webgunean ere deskarga daiteke eta inprimatu) eta jarri diren hiru postontzi gorrietako edozeinetan utzi: Makaleta Etorbidearen eta Los Tilos kalearen arteko bidegurutzean, Tejera kaleko parkean (Metroko irteera) eta Zumardia kaleko parkean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.