Borrar
Bilboko hostalari eta jatetxeak sarituak izan dira aste honetan. Ignacio Pérez
On egin

On egin

Viernes, 15 de junio 2018, 23:21

Munduko 50 jatetxerik onenen sariketa Bilbon hartzea lehen mailako gertakaria da. Horietara ohitzen hasita dago jada hiriburua, baina datozenero nabarmendu behar dira, duten garrantzia eta oihartzuna zehatz azalduta. Eta honakoa punta-puntakoa da. Bertoko ezaugarri nagusienetako bati lotutakoa. Sukaldaritzaren gailurreko guztiak batzen dituena. Ez da jendetsuena izango, ziur; baina bikaintasunezkoa da neurtzeko maila kualitatibotik, norbere irudia kalitatez proiektatzekoa, urteetan irabazitako izen ona sendotzekoa.

Sariketa hau Londresen egin zen hamahiru urtez, eta New York eta Melbourneren ostean dator Bilbo. Horrek berez islatzen du zein apartekoa den, bertoratzeak zenbaterainoko balioa duen. Ez da, gainera, besterik gabe ekarritakoa, arlo horretan Euskal Herriak lortutako aitortza orokorrari lotutakoa baizik. Leku gutxitan du zentzu gehiago sukaldaritza onenari dagokion honelako batek, oso azaletik ezagutzen gaituztenek ere jakin badakitelako zelako goi mailako ekarpena egiten zaion hemendik jatea gozamen-bide bihurtzeari.

Jatetxerik onenen honakoa ez da gertakari elitista izango, ez soilik kanpora begirakoa. Euskal sukaldaritza omentzeko tresna ere izateaz gain, arduratu dira erakundeak bertoko produktu, ekoizle eta profesionalentzat lehio bihurtzeaz. Badagoelako zer erakutsi, zer irakatsi. Besteengandik jasota, baina norbere ibilbide ezin aberats eta oparoagoaren berri emanaz. Bilbo munduko sukaldaritzaren hiriburu izango da egunotan, baina berez hala dagokiolako.

Euskal sukaldaritzak zeharo errotutako jarduna islatzen du, belaunaldiz belaunaldi landu eta jasotakoa. Ez da gutxi batzuei dagokien zerbait, gizarte oso batek bere izaeraren osagai egin eta osatutakoa baizik. Eta hori da bere baliorik handienetakoa: edozein etxetan dagoela, ondare partekatua dela, sustrai sakonekoa, bizitzeko modu jakin bati atxikitakoa.

Sailkapenak hainbat irizpideren arabera osatzen dira, eta hala jarriko dituzte gorago edo beherago hemengo edo hango jatetxeak. Aldiz, bertoko kultura gastronomikoa —benetako mamia—, maila gorenekoa da, oso leku gutxitan daudenen parekoa. Eta hori da zerrendetatik harago dagoena, hori da herri oso batek sukaldaritzari arima emateko duen modurik eraginkor, ezabaezin eta ederrena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo On egin