Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Jueves, 29 de diciembre 2022, 17:30
Egile berrientzako Euskarazko XXXII. Literatur Lehiaketaren irabazleen izenak jakinarazi dituzte Iruñean. Horrela, Joxe Aldasoro, Iker Tubia, Ainara Tirapu, Ventura Ruiz, Rakel Pardo eta Malen Alzuart izan dira epaimahaiak saridun gisa hautatu dituenak. Nafarrak izan edo Nafarroan erroldatuta egon behar zuten parte-hartzaileek.
Lehiaketak bi modalitate ditu, besteak beste, poesia eta narrazio laburra, eta helburua da egile berriek literatura arloko euskarazko lanak egitea eta horiek sustatzea. Horrela, aurten, 18 lan aurkeztu zituzten parte-hartzaileek; 9, narrazio laburren kategorian, eta beste 9, poesiaren kategorian. Era berean, 18 lan horietatik, 13, emakumeek egindakoak izan dira, eta gainontzekoak gizonek egindakoak.
Epaimahaia literaturaren arloko hiru adituk osatu dute, hala nola, Angel Erro idazleak, Amaia Apaulaza itzultzaile eta euskaltzainak, eta Jon Alonso idazle eta itzultzaileak. Narrazio laburren kategorian, aipatutako Joxe Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapu hautatu dituzte. Bestalde, poesiaren kategorian, Ventura Ruiz, Rakel Pardo eta Malen Alzuart.
Sariari dagokionez, lehen postuan sailkatutakoak, 2.500 euro eskuratuko ditu; bigarrenak, 1.000 euro, eta hirugarrenak, 500 euro. Horrez gain, 250 euroko hiru aipamen berezi ere banatuko ditu. Kasu horretan, Itziar Aguirre, Iñigo Satrustegi eta Odei Ruizen eskuetara joango dira.
Egile bakoitzak, argitaratu gabe zegoen gai libreko lan bat aurkeztu behar izan du. Poesiek, gutxienez, 200 bertso izan behar izan zituzten, eta narrazioek, gutxienez, 15 orri, Arial letra motarekin, 11 tamainako eta tarte bikoitza utziz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.