Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Argi daukat ez naizela mundu honetara lezioak ematera etorri. Jasotzeko bai, ikasteko bai, irakasteko, ez. Horregatik egiten zait hain zaila aholkuak ematea, propio eskatzen badizkidate ere. Ez dakit hori guztia jaiotzetik edo haurtzarotik datorkidan, ez dut uste. Ikasitako zerbait da, uste sendo bilakatu dena.
Egoera askotan pasatzen zait burutik ikusi edo entzundakoarekiko desadostasunak iradokitako esaldiren bat, baina ikasi dut horrelakoak ahora iritsi baino lehen baztertzen. Ez dut beti lortzen, baina uste dut gehienetan nire baitan gelditzen dela eskatu ez didaten iritzi hori. Are gehiago, hitzez edo mututurik gaitzesten dut kontrako joera dutenen jarduna. Isilduko balitz, pentsatzen dut askotan.
Esan ere bai, esan izan diot norbaiti ez zuela esandakoa esateko premiarik. Hobe isildu izan bazina. Eta orduan, besteak esaten dizu bera egiazale amorratua dela, erremediorik gabeko egiatia. Gehitu dezake isiltzea koldarkeria dela, bota duen hitz bakoitza urrezkoa balitz bezala, mundua horren premian balego bezala.
Galdera bat egin nion norbaiti duela gutxi, eta erantzuna izan zen ea egia osoa nahi nuen, egia biluzia nahi ote nuen. Ezetz esan nion, nahiago nuela egia jantzia, adeitasunez, errukiz, edukazioz jantzia. Harriduraz begiratu zidan, entzundakoa guztiz ulertu ez duenak nola. Esan nion ezagutzen nituela bere iragazkiak eta hortik jaso nahi nuela egindako galderari buruzko erantzuna.
Zer nolako gizartea izango genuke, baldin eta guztiok burutik pasatzen zaigun lehen hitza botako bagenu, zibilizazioak ezarri dizkigun iragazkiak kontuan izan gabe, isiltzea ere aukera zuzena izan daitekeela pentsatu gabe. Agian gaur egun sare sozialetan ikusten dugun mundu zoro bera, izengabetasunaren atzean ezkutatutako basakeria krudel bera.
Mila aldiz nahiago egia jantzia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.