Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Egeoko ahotsak

Egeoko ahotsak

Greziako hizkuntza eta Egeoko paisaia itsastarra banaezinak dira

Viernes, 7 de octubre 2022, 23:43

Palabras del Egeo' ez da Pedro Olallak antzinako Greziari eskaintzen dion lehen liburua. 1966an Oviedon jaiotako helenista, irakasle, itzultzaile eta zinemagile hau Atenasen bizi da 1994az geroztik, eta aurretik 'Historia menor de Grecia' eta 'Grecia en el aire' saiakerak ezagutzen genizkion, guztiak ere Acantilado etxean argitaratuak. Argitaletxe horren enkarguz itzuli zuen Nikos Kazantzakisen estreinako lana, 'Lirio y serpiente'. Oraingo honetan Greziara itzuli da berriro ere, izenburuak berak salatzen duen legez, Egeo itsasoaren ahotsetara. Hamazazpi urte bete berri dituen semearekin elkartzeko zain dago narratzailea Egeo itsasoko uharte batean, eta hura etorri bitartean, gutun luze batzuk idazten dizkio, antzinako greziarren zenbait kontu aletuz. Etimologiarekin hasten da, itsasoaren eta olatuen zaratarekin. «Egia esan», dio halako batean, «ez dago itsasorik gatzik gabe. Agian, horregatik dago horren errotua gatza aspaldiko kultura honetan. Gatza jainkoen dohain gisa: elikagai, sendabide eta ordain gisa». Azken honi, 'altron' eta 'halatikon' esaten zioten greziarrek; erromatarrek, berriz, 'salarium'. Soldata, alegia. Bere zorigaitzei amaiera eman nahian, Tiresias igarle itsuarengana joan zen Ulises, eta hark aholkatu zion joateko gizakiek itsasoa ezagutzen ez duten lekura, ontzi hegaldunik ikusi ez duten eta gatzez ondutako jakirik ezagutzen ez duten horretara.

Olallak garbi erakusten du ez bakarrik zenbat zor diogun antzinako Greziari etimologiaren aldetik (logosa, irakurtzea, zientzia, nostalgia, zerura begiratzea, 'zibernauta' hitza…), baita zenbateko zorra dugun haien itsasoarekin ere. Greziako hizkuntza eta Egeoko paisaia itsastarra banaezinak dira. Baina jauzi bat harago ere ematen du, eta teoria harrigarriak jartzen ditu mahai gainean. Izan ere, Olallaren ustez, Grezia ez zen Homerorekin hasi, ezta jauregi mizenikoen garaian ere. Zibilizazio minoikoa baino atzerago jotzen du, eta iradokitzen du Egeoko biztanle uhartetarrak uste baino lehenago ibili zirela munduan zehar (baita Ameriketan ere) beren «antzinako izerdia», zibilizazioaren hazia eta jatorriaren oihartzunak eramanez. Pentsa, Elkanoren 'Victoria' ontzia hogeita zortzi metro luze zen, eta, datu eta frogen arabera, badirudi Egeoko aspaldiko nabigatzaile haienak hogeita hamabost metro izatera ere heltzen zirela. Ez hori bakarrik. Piri Reis kartografo otomandarrak Kolonen garaiko eta Konstantinoplan 1513an kontsultatutako beste iturri bitxi batzuk erabiliz egin zuen mapa batean zehaztasunez agertzen dira Hego Amerikako eskualde australak Suaren Lurraldera arte. Datu arkeologiko, antropologiko, geologiko, nautiko, mitologiko eta genetikoak erabiliz, eta modu erakargarri eta sinesgarrian gurutzatuz, Olallak diosku Egeoko jatorriko biztanle haiek izan zirela zibilizazioa eta idazketa Tigris eta Eufrates ingurura eraman zutenak, eta gero handik bueltan itzuli zela Greziara. Uhartetar haiek izan ziren, halaber, nekazaritza, abeltzaintza eta zeramika Mediterraneoaren mendebaldera eta Europa barneko zenbait lurraldetara eraman zutenak Neolitikoaren lehen milurtekoetan. Brontzezko Aroa hasi baino mila urte lehenago, metalez egindako hainbat tresna eta hornigarri landu zituztela. Are gehiago, minoikoen astronomiaren eta cromlechen artean dagoen lotura ez da kasualitatea. Harrizko zirkuluak daude Maltan, Sizilian, Portugalen, Bretainian, Ingalaterran, Irlandan, Hebridak eta Orkadak uharteetan, eta leku horietatik guztietatik igaro omen ziren Egeoko ontziak. Stonehenge-k berak, «harri zintzilikariak» esan nahi omen du, baina Olallak iradokitzen du egeotarren 'stíon' (harria) eta 'anho' (estutu, inguratu) hitzen elkarketan izan dezakeela jatorria. Greziar mitologiako zenbait lurralde eta leku ez omen ziren horren alegiazkoak.

Luzea eta esanguratsua da Olallak ematen duen adibideen eta frogen zerrenda, eta hankaz gora jartzen ditu orain arteko usteak. Beste kontakizun baten aurrean geundeke, eta kontakizun berri horren arabera, Egeoko uhartetar haiek eman zioten hasiera gure zibilizazioari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Egeoko ahotsak