Pin parental-aren eztabaidaren erdian, gurean 'Sex education' telesail britaniarraren bigarren denboraldia estreinatu da. ¡Zelako paradoxa! Milioika jarraitzaile ditu mundu osoan eta gazteen arteko harremanak ulertzeko paregabeko aukera da, baita aurreiritziak aldatzeko ere. Lehenengo pasartearen lehenbiziko hamar minutuak ikustearekin nahikoa da. Pertsonaia nagusia institutura heldu eta neska eta mutil guztiak zoratuta dabiltzala konturatzen dira. «Clamidia izurrite bat dago», oihukatzen du norbaitek aurpegian gaixotasun hau ekiditeko maskara jarrita duela.
Publicidad
Eszena bakar horrekin 'Sex education' telesailak gazteek sexu hezkuntza bat ez izatearen arriskuak agerrarazten ditu. Kapituluak igaro ahala beste berebiziko alor asko jarduten ditu: sexualitatearen pizkundea, sexu-jazarpen baten ostean biktimak igarotzen dituen faseak, gazteen artean sortzen diren harremanak eta loturak...
Eric pertsonaiaren kasua oso esanguratsua da. Argi du mutilak gustuko dituela eta bere familiak eta klase-kideek jakin badakite. Hala ere, garapen interesgarria du telesailean, nola munduan bere lekua topatu eta bizitzan zehar topatuko dituen arazoei aurre egin behar dien. Bigarren denboraldi honetan beraz lotsatzen ez den mutil-lagun baten bila dabil.
Pisu handia duen beste pertsonai bat Amy da. Instituturako bidean, autobusean doala, sexu-jazarpen baten biktima da. Lehenengo momentuan ondo dagoela dio, baina horren ostean autobusean bakarrik joatearen beldur da. Egun baten, bera eta klaseko neska batzuk zigortuta geratzen dira eta, hitz eginez, guztiek horrelako pasadizo bat jasan dutela konturatzen dira. Horren ostean, Amy laguntzearren, neska guztiak harekin autobusa hartzea erabakitzen dute. 'Sex education' belaunaldien ardurak eta arazoak ezagutzeko aukera da, baita autokritika egiteko ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.