Borrar
Liburuaren azalean agertzen den argazkia.
Edorta Jimenez idazle mundakarrak 'Nikole Bijotzekua' liburua plazaratu du, Nikolasa Atxikallende omentzen duena

Edorta Jimenez idazle mundakarrak 'Nikole Bijotzekua' liburua plazaratu du, Nikolasa Atxikallende omentzen duena

Hala, idazle mundakarrak emakumezko ahaztu hau gogora ekarri nahi izan du hor nonbait

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 28 de octubre 2021, 19:33

Edorta Jimenezek 'Nikole Bijotzekua' liburua plazaratu du Elkar Argitaletxearekin elkarlanean, Nikolasa Atxikallende emakumezko bizkaitarra omentzen duen obra, hain zuzen ere. Hala, idazle mundakarrak emakumezko ahaztu hau gogora ekarri nahi izan du hor nonbait.

Nikolasa Atxikallende XIX. mendeko bigarren erdialdean Sukarrietan jaiotako emakumea izan zen. Hortaz, gaztea zela bere herrira ehizatzera joan ohi zen bilbotar batetaz maitemindu zen, Sabino Arana Goiriz, hain zuzen ere. Hainbat zailtasun tarteko, ezkontzea lortu zuten. Izan ere, ezkontideen arteko arrakala soziala ikaragarria zen, eta Aranaren familiari hori ez zitzaion batere gustatzen.

Ezkondutako eta hurrengo urteak ere zail xamarrak izan zitzaizkien, bere senarrak hainbat oztopo izan baitzituen, bizi behar izan zituen kartzelaldi eta epaiketak, baita Aranaren osasun txarra ere, 1903. urtean heriotz goiztiarra eragin ziona.

Era berean, Nikole alargunak hurrengo urteetan bizi behar izan zuen bizitza ere latza izan zen. Nahiz eta bigarren aldiz ezkondu, berriro ere alargun geratu zen. Horrez gain, gerra zibilean frankistek espetxeratu egin zuten, eta, baita haren inguruan etsai ideologikoek hainbat zurrumurru hedatu ere.

Jimenezek Nikolasa Atxikallende emakunezkoaren bizitza aditzera eman nahi izan du, Sabinoren emaztea soilik bezala ematen baitute ezagutzera liburu ezberdinetako aipamenetan. Horietako askotan ez dute izenik ere aipatzen, ezta non jaio zen ere.

Edorta Jimenez idazle bizkaitarra dugu. Bere literatur ibilbide oparoan bere izen abizenekein nahiz 'Omar Nabarro' ezizenarekin sinatu ditu bere lanak. Irakasle ikasketak eginda ere, irakasle izateaz gain beste hainbat ogibide burutu izan ditu, hala nola, itzupelgintza, kazetaritza edota telebistako nahiz zinemako gidoilaritza. Gainera, literaturaren munduan hainbat genero landutakoa da: eleberrigintza, kronika, poesia eta narrazioa, besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Edorta Jimenez idazle mundakarrak 'Nikole Bijotzekua' liburua plazaratu du, Nikolasa Atxikallende omentzen duena