UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 21 de octubre 2020, 20:16
Ecoembesek batutako plastikoen laurdena baino gutxiago birziklatzen duela salatu du Greenpeaceko azterketa batek. Hala, telebistan nahiz hedabide ezberdinetan birziklatzearen alde iragarkiak jorratzen dituen enpresa «gezurretan» dabilela esan du ingurumenaren aldeko erakunde honek.
Publicidad
Greeanpecek nabarmendu duenez, Ecoembesek biltzen dituen plastikoen % 75 birziklatzen dituela gezur galanta da. #ecoembesgezurretandabil kanpainaren bitartez, Greenpeacek enpresa honen gezur ezberdinak azaleratu nahi izan ditu. Hortaz, jasotzen dituzten plastikoen % 25a baino gutxiago birziklatzeaz gainera, bestelako soberakin guztiak zabortegietan lurperatu, erraustegi ezberdinetan erre edota hirugarren munduko herrialdeetara bideratzen dituztela salatu du.
Txosten horretan Greenpeacek dioenez, «susmagarria da azken 18 urteotan Espainia plastiko hondakinez gainezka egon den garaiotan, Ecoembesen diru-sarrerak nola bosgatik biderkatu ote diren». 2018. urtean, esaterako, 578 milioi euro lortu zituen.
Diru-sarrera horien %90 hainbat lekutatik bereganatu ditu erakundearen esanetan, hala nola, herritar ezberdinek gaika birziklatutako material batzuen salmentetatik eta puntu berdea delakora eramandako produktu birziklagarrietatik eskuratutako kanonetatik. Hortaz, «Ecoembesek izandako irabaziak ez dira birziklatutako ontzietatik eskuratutakoak, kontsumitutako ontzi eta azaletatik izandakoak baizik», diote.
Salaketa horiek alde batera utzita, Ecoembes irabazi asmorik gabeko ingurumen erakundea da, birziklatzearen eta edukiontzi ezberdinen ekodiseinuaren alorrean lanean dabilena. Erakundeak Espainiako hainbat enpresarekin akordioak ditu, konpainia horiek erabiltzen dituzten plastikozko ontziak berrerabili, eta, ondoren, puntu berdea deitutako esparruetan birziklatu egin daitezen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.