Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
unai sarriugarte
Viernes, 26 de abril 2019, 00:55
Bob Dylan estatubatuar musika maisuak hamabi aldiz jo du Euskal Herria mailan azken 30 urteotan. Pasa den asteazkenean Iruñean jo zuen eta, gaur, berriz, Barakaldoko Bilbao Exhibtion Centerren egongo da oholtza gainean. Euskal Herrian eman dituen kontzerturik famatuenak bi izan ziren. Batetik, 2010. urtean Gasteizen Azkena Rock Festibalaren barnean eman zuen kontzertua. Bestetik, 2012. urtean Guggenheim Museoaren 15. urteurrenaren ospakizunean Bilbon eman zuen musika emanaldia.
Gurean lehenengo kontzertua Donostiako Anoetako belodromoan eskaini zuen 1989. urtean. Harrezkero 11 izan dira euskal lurraldean eman dituen showak. 1993an, Gasteizko Araba Arenan; 1995ean, Bilboko Zezen Plazan; 1999an, Donostiako belodromoan berriz ere; 2006an, Donostiako Zurriola hondartzan; 2008an, Iruñeako Alaitasuna kiroldegian; 2010ean eta 2012an lehenago aipatutako Gasteizko Azkena Rock Festibalean eta Bilboko Guggenheim Museoan; 2012an, Baiona Arenan eta azkenik, 2015ean, Donostia Arenan.
Abeslari estatubatuarrak 18.000 zale inguru bildu zituen 2010. urtean Gasteizen eskainitako kontzertuan. Dylanek Chrisk Isaak eta Bad Religion-en tamainako musika taldeekin batera ibili zen orduan eszenatokian. Azkena Rock Festibalaren itxiera ekitaldira hurbildu ziren zaleak Dylanen kanta klasiko asko entzuteko aukera izan zuten: 'Like a rolling stone' edota 'Blowing in the wind' abestiak esaterako.
Bestalde, 2012. urteko uztailean Guggenheim Museoaren 15. urteurrena zela medio Minnesotako abeslariak kontzertu bat eskaini zuen Bilbon. Bertan, 7.500 pertsona bildu ziren Dylanek eskainitako kontzertuaz gozatzeko asmoz. Dylanek 17 abesti jo zituen: 'Highway 61', 'Can't wait', 'Thunder on the mountain', 'Ballad of a thin man', 'Like a rolling stone', 'All along the watchtower' edota 'Blowin' in the wind' izan ziren Elston Gunn ezizena duen musikaren maisuak jotako abestietako batzuk.
Pasa den asteazkenean, berriz, Dylanek musika emanaldia eskaini zuen Iruñeako Navarra Arenan. Estatubatuar olerkariak Iruñean emandako bigarren kontzertua da. Izan ere, 2008. urtean kontzertu bat eskaini zuen Nafarroako hiriburuan. Pasa den asteko kontzertuan 5.000 zale bildu ziren.
77 urteko harmonikaren maisuak 2008. urteko kontzertuarekin alderatuta 'set list' oso ezberdina aurkeztu zuen. Hauexek dira Navarra Arenako kontzertuan eskaini zituen abesti ospetsuenetariko batzuk: «Blowin' in the Wind», «It Takes a Lot to Laugh», «It Takes a Train to Cryy Just Like Tom Thumb's Blues» eta «Pay in blood».
Bestalde, Euskal Herriko azken kontzertua Barakaldoko BECen emango du. Bizkaian azken 7 urteotan egingo duen bigarren kontzertua izango da.
Bob Dylan estatubatuar olerkari, musikari eta abeslaria 1941. urtean jaio zen Minnesotan. Musika maisuaren lanik ospetsuenak 1960 hamarkadakoak badira ere, harrezkero sei hamarkada daramatza agertokien gainean. Rockaz aparte, Estatu Batuetako musika estilo ugari atxiki zaizkio, hala nola folka, countrya, bluesa, zelta musika, jazza eta abar.
Dylanek harmonika, gitarra eta teklatua ezin hobeto menderatzen ditu. 1980. urtetik darama munduari bira ematen bere musikarekin. Adituen artean «amaierarik gabeko bira» deitu izan zaio bira horri. Izan ere, 30 urte daramatza oholtza gainean etenik egin gabe.
Dylanek bere ibilbide musikalean 37 disko eta bi liburu plazaratu ditu. Bere maisulanek hainbat garaikur irabazi dituzte: Grammy, Urrezko Globo... Era berean, bere izena Rock and Roll, Musikagile eta Nasvhilleko Ospe Aretoen parte da. Bestalde, Pullitzer, Asturias Printzearen eta Literatura Nobel sariak jaso ditu Bob Dylanek.
Gainera, 1999. urtean Times aldizkariak bere izena XX. mendean munduan eragin handiena izan zuten 100 pertsonen artean kokatu zuen. 2004. urtean, berriz, Rolling Stones estatubatuar aldizkariak historia osoko bigarren musikaririk famatuena zela aitortu zuen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.