Paul Picado
Jueves, 15 de octubre 2020, 21:04
Bob Dylan gustukoa duenak, orain, haren abestiak euskaraz entzuteko aukera ere egongo da Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Emanaldia 19.30ean hasiko da ostiral honetan, baina gaur egungo egoeran, segurtasun-neurriak bermatzeko, aretoko atea ordubete lehenago irekiko dituzte, 18.30ean, hain zuzen ere. Sarrera doan da, baina lortzen ez duenak streaming bidez ere ikusi ahalko du. Sarrerak hemen har daitezke, eta streaming bidez ikusteko, kulturguneatb.eus webgunean sartu besterik ez da egin behar.
Publicidad
Emanaldia Loraldia Jaialdiarekin lankidetzan antolatu da, eta musikariak Iker Diaz aktorea eta Adolfo García Gorria izango dira. Aktorea ibiliko da abeslari gisa, eta García Gorria, berriz, perkusioarekin arituko da. Ikuskizun berezia izango da, izan ere, literatura eta perkusioa bateratuko dituzte kontzertua, Bob Dylani omenaldia egiteko. Horrela, 'Bob Dylan gogoan' izena jarri diote kontzertuari.
Bob Dylan Minesotako musikari, konpositore, abeslari eta poeta aski ezaguna dugu, eta bere benetako izena Robert Allen Zimmerman da. Hirurogei urte baino gehiago daramatza musikaren munduan eta besteak beste, 'Blowin' in the Wind' eta 'A Hard Rain's a-Gonna Fall' abesti ezagunak egin zituen.
Hasiera batean folk musika jotzen zuen, baina geroago rock musikara jo zuen. Horrela, estilo horrekin 'Like a Rolling Stone' singlea kaleratu zuen eta Rolling Stone aldizkari ezagunak garai guztietako abestirik onena izendatu zuen. Dena den, horiek ez ziren izan Dylanek erabili zituen estilo bakarrak; geroago, blues, country, folk, gospel, rock and roll eta rockabillyarekin ere ausartu zen. Ostiral honetako kontzertuan Dylanen abestirik ospetsuenez gogoratuko gara.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.