Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 19 de julio 2023, 19:15
Astebururako planik ez baduzu, Aranzadi Elkarteak eta Munoandiko aztarnategiak urtero aurkezten duten plan ezin hobea proposatzen dizute: Munoaundiko Burdin Aroko herrixka gotortua ezagutzera hurbiltzea. Larunbatean, hilaren 22an, izango da, doan, eta interesa dutenek Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egon beharko dute goizeko hamaiketan.
Aranzadi Zientzia Elkartetik jakinarazi dutenez, bisitariek 25-30 minutuko ibilaldi erraz bat egingo dute oinez herri haserritura iritsi arte. Norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat izango dute pertsona hori/horiek Munoaundira igotzeko. Han bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dute, eta ondoren, berriz, oinez bueltatuko dira irteera lekura. «Mendiko botak eramatea gomendatzen dugu (edo zapata egokiak mendirako), zira edo jaka eta ura», diote informazio guztia euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko duten antolatzaileek.
Eta zer aurkituko dute bisita honetara hurbiltzen direnek? Bada Munoaundi Burdin Aroko gaztelu zahar, kastro edo herri harresitua da, Txalintxo edo Munoaundi mendian dagoena. Munoaundiko aztarnak Burdin Arokoak dira eta 2003ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen.
1995ean aurkitu zuten A. Olano, G. Alijostes eta S. San Josek, C. Olaetxeak koordinaturik. Sonia San Joseren zuzendaritzapean azterketa eta zundaketak egin ostean, 2006tik aurrera ikerlari berak induskatu zuen. 2016tik aurrera, Antxoka Martinezek zuzentzen du indusketa arkeologikoa. Esan beharra dago Gipuzkoan modu sistematikoan indusi zen lehenetarikoa izan zela (Basagainez gain), eta horri esker, ordura arte ia jorratu gabe zegoen arkeologia-eremu bat ikertzen hasi zela Aranzadi Zientzia Elkartea.
Aro horretako ondo kontserbatutako arrastoak bilatu dira bertan. Eta gaur egun, oraindik ere udaro 25 bat lagun izaten dira bertan indusketa lanetan, Azkoitiko Udalak Azpeitikoarekin batera bultzatzen ditu lanak.
Zeramika puskez gain, errota zirkular baten zatia, burdinezko aizto bat, neurketa markak dituen kono-enbor formako pisu bat, burdin xafla bat eta brontzezko fibula bat (azken hauek honelako aztarnategietan oso gutxitan agertzen diren materialak) aurkitu zituzten. Halaber, ezkurra eta bestelako haziak ere aurkitu dituzte.
Zazpi hektareako eremua hartzen du herriak, baina baina bi metro inguruko zabalera duen harresiak ez du osorik inguratzen, ekialdean duen maldan ez baitu babes artifizialen beharrik. Barruan aterrazamendu bat egina du bizilekuak atontzeko, hain zuzen, eta harresitik kanpo, beherago, beste bigarren bat. Aipatutako barruko eremu horretan, hormatik gertu, bizileku ziren zoruak aurkitu dira. Mendebaldean oinplano karratu edo poligonaleko bi dorrez babestutako sarrera dauka eta baita pasabide horretara eramaten duen bide perpendikular bat ere.
Beraz, bisita honetaz gozatu nahi baduzu, badakizu larunbatean izango duzula aukera.
.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.