![Durangoko Azokaren Sormen Bekak ume eta familiei zuzendutako lanak sarituko ditu](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2023/05/04/sormen-beka.jpg)
![Durangoko Azokaren Sormen Bekak ume eta familiei zuzendutako lanak sarituko ditu](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2023/05/04/sormen-beka.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Sortzaile berriei bultzada ekonomikoa ematen dien sormen beka bueltan da seigarren urtez jarraian. Oraingoan, Gerediaga Elkarteak -Durangoko Azokako antolatzaileak- eta Durangoko Udalak ume eta familiei zuzendutako lanak sarituko dituzte, dauden formatuan daudelarik. Hau da, lana ikuskizun bat izan daiteke, hala nola zirkua, antzerkia zein ipuin kontaketa; edota euskarri bat, mahai jolasa, musika, bideoa..., eta baita horien arteko nahasketa bat ere.
«Lanak aurkezteko epea gaur bertan hasi da eta, beti bezala, aurtengo Azokan emango dugu irabazlearen izena ezagutzera. Saritutako proposamen hori, 2024an, Saguganbara guneko eskaintzetako bat izatea da gure helburua», adierazi du ostegun honetan egindako prentsa agerraldian Nerea Mujikak, elkarteko presidentea denak. Lanak aurkezteko epea irailaren 21era arte egongo da zabalik.
Mujikarekin batera Ima Garrastatxu izan da, udalerriko alkatea dena. Azpimarratu duenez, «plazer bat da guretzat sortzaile berriei laguntzea. Durangoko Azoka kulturaren leihoa izaten da abenduan, eta beka honi esker leiho hori izaten jarraitu nahi dugu urte osoan».
Bestalde, Mujikak azaldu duenez, bekak 15.000 euroko laguntza ekonomikoa emango dio pertsona edo talde sarituari. Diru horrekin, irabazleari sorkuntza prozesuan eta plazaratzean lagunduko zaio. Kontuan izan behar da, egitasmoa sortzaile berriei zuzenduta dagoela, baina horrek ez duela esan nahi gazteei bakarrik zuzenduta dagoenik. Sorkuntza mundura salto egin berri duen edonor izan daiteke irabazlea, betiere 18 urte baino gehiago baditu.
Proposamenak posta elektronikoz bidali beharko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera. Aurkeztu beharreko dokumentuen artean, eskaera formularioa, sortzailearen kurrikuluma, proiektua originala dela ziurtatzen duen zein beste diru-laguntzaren bat jaso edo eskatu badelaren aitortza eta proiektu beraren memoria izan beharko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.