
Durangoko Azoka hastear dago eta nobelez, proiekzioez eta hitzaldiez gain, musika asko eskainiko da 59. edizio honetan. Izan ere, oraindik ez badakizu aurtengo eskaintzaz zer gustatzen zaizun, antolatzaileek erraz jartzen dizute, lau eguneko ekitaldia hasi baino egun batzuk lehenago (eta azokak iraun bitarte, noski) entzun ahalko baituzu edizio honetan parte hartuko duen musikari bakoitzaren euskara hutsezko abesti batzuekin osatu den playlist-a; badok.eus webgunean entzungai dago, durangokoazoka.eus webgunean, baita Spotify plataforman ere, non abesti gehienak egongo diren.
Publicidad
Halaber, Landakon, nobedadeen QR panela egongo da berriro eskuragarri, abestiak mugikorrean zuzenean entzuteko aukera emango duena. Beraz, musikazaleek euren gogoko taldeen lanen lagin bat ezagutzeko aukera izango dute, aipatutako Durangoko Azokaren abesti zerrendari esker. Bertan, esan bezala, lan berria dakarten talde eta bakarlarien euskara hutsezko kantu bat egongo da entzungai. Playlista azaroaren 13an aktibatu zen 25 abestirekin, eta dagoeneko 150 kantuk osatzen dute, izan ere, azoka hasi bitartean egunero hornitzen joan da. Hori gutxi balitz, abesti zerrenda hori Landako Guneko bozgorailuetatik emitituko da azoka egunetan...
Ez ezazu pentsa eta anima zaitez entzutera, egongo den eskaintza ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera ezin hobea izango da eta!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.