Borrar
Adobestock
Durangoko Azokako musika eskaintzaz gozatu nahi duzu? Dagoeneko 150 abesti daude playlistean

Durangoko Azokako musika eskaintzaz gozatu nahi duzu? Dagoeneko 150 abesti daude playlistean

Euskara hutsezko abestien zerrenda eskuragarri dago jada badok.eus eta durangokoazoka.eus webguneetan

Miércoles, 4 de diciembre 2024, 13:10

Durangoko Azoka hastear dago eta nobelez, proiekzioez eta hitzaldiez gain, musika asko eskainiko da 59. edizio honetan. Izan ere, oraindik ez badakizu aurtengo eskaintzaz zer gustatzen zaizun, antolatzaileek erraz jartzen dizute, lau eguneko ekitaldia hasi baino egun batzuk lehenago (eta azokak iraun bitarte, noski) entzun ahalko baituzu edizio honetan parte hartuko duen musikari bakoitzaren euskara hutsezko abesti batzuekin osatu den playlist-a; badok.eus webgunean entzungai dago, durangokoazoka.eus webgunean, baita Spotify plataforman ere, non abesti gehienak egongo diren.

Halaber, Landakon, nobedadeen QR panela egongo da berriro eskuragarri, abestiak mugikorrean zuzenean entzuteko aukera emango duena. Beraz, musikazaleek euren gogoko taldeen lanen lagin bat ezagutzeko aukera izango dute, aipatutako Durangoko Azokaren abesti zerrendari esker. Bertan, esan bezala, lan berria dakarten talde eta bakarlarien euskara hutsezko kantu bat egongo da entzungai. Playlista azaroaren 13an aktibatu zen 25 abestirekin, eta dagoeneko 150 kantuk osatzen dute, izan ere, azoka hasi bitartean egunero hornitzen joan da. Hori gutxi balitz, abesti zerrenda hori Landako Guneko bozgorailuetatik emitituko da azoka egunetan...

Ez ezazu pentsa eta anima zaitez entzutera, egongo den eskaintza ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera ezin hobea izango da eta!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko Azokako musika eskaintzaz gozatu nahi duzu? Dagoeneko 150 abesti daude playlistean