Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Lunes, 18 de noviembre 2019, 23:04
Durangoko Azokako 54. edizioa aro berriei egokitua dator. Aurten, eta lehenengo aldiz, Spotify zerrenda publiko bat sortu du abenduaren 5etik 8ra arte eskuratu ahal izango diren musika nobedadeekin. 49 abestik osatzen dute momentuz, halere, astero kanta berriak gehituko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.
Musika zerrenda honen ezaugarri nagusia aniztasuna da. Izan ere, eta rock doinuak gailentzen diren arren, hainbat musika estilo nahasten dira bertan. Esate baterako, pop edo hip-hop doinuez batera, musika klasikoa edo trikitixa doinuak aurki daitezke. Era berean, talde ezagunez gain, musikari hasiberriek ere beraien tokia daukate Spotify zerrenda honetan.
Ibilbide luzeko taldeen artean, batzuk aipatzekotan, Zea Mays, Urtz, Doctor Deseo, En Tol Sarmiento, Maider Zabalegi, Willis Drummond, Eñaut Elorrieta, Ruper Ordorika, Yogurinha Borova, Keu Agirretxea, Xabi Solano, Pier Paul Berzaitz eta Korrontzi daude, besteak beste. Nabarmentzekoak ere Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken nobedadeak edota Pello Reparazen Zetak taldearen azkeneko abestia.
Beste alde batetik ordea, momentuz ezezagunak, edo ez hain ezagunak behintzat, diren musikarien artean beraien lehenengo diskoa kaleratu duten hainbat talde ere agertzen dira. Hala nola, Sua, Iñorkiñak, Saia Goait, Natali edo Serge bakarlaria, adibidez. Horrez gain, honako taldeek osatzen dute zerrenda: Nebrashka, Olatz Zugasti, Kaskezur, Eztanda, Unidad Alavesa, Nahiak Nahi, Agurtzane Elustondo & Ion Elustondo, Hiri Galduak, Mikel Iraeta, Xabi Aburruzaga & Mikel Markez, Thierry Biscary, Dientes de Luna, Belatz, Iñaki Palacios, Niña Coyote & Chico Tornado, Afrika Bibang eta Sutan.
Durangoko Azokako antolatzaileek diotenez, momentuz 49 banden kantuak baldin badaude ere, playlistera abesti gehiago gehituko dituzte hurrengo egunetan, azaldu dutenez, «hainbat taldek oraindik ez dutelako euren nobedadea aurkeztu». Horien artean, adibidez, Arkada Social, Skakeitan, Arima, Joseba B. Lenoir edo Onki Xin taldeak daude.
Hip-hop edo trap taldeek ere presentzia nabarmena izango dute, Xatiro, Mad Muasel, Gatom, Dupla, La Basu edo Revolta Permanent bezalako taldeekin. Abesti guztiak «nobedadeak» diren arren, hainbat talderen abesti klasikoak ere agertzen dira. Izan ere, formatu desberdinetan berriro kaleratuko direnez, Durangoko Azokan, nobedadeen taldean sailkatzen dira. Horren adibide dira Skalariak, Hemendik at!, Hertzainak edo Berri Txarrak talde mitikoen abestirik ezagunenak.
Musika zerrenda hau '54DA!' izenpean dator eta Durangoko Azokako webgunean, www.durangokoazoka.eus, edoeta Spotify plataforman dago entzungai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.