leire larrazabal
Viernes, 18 de noviembre 2022, 10:58
Milaka eta milaka lagun hurbilduko dira Durangoko Azokaren 57. ediziora, abenduaren 7tik 10era. Aurreko urteetako murrizketak atzean utzi ondoren, aurten hitzordua gogotsu espero dute kulturzaleek. Jende andana urreratuko denez, arduradunek bolondresak behar dituzte eta deialdia luzatu dute. Animatzen direnek, «jende asko pilatzen den momentuetarako, sarrerako ateak kontrolatu beharko dituzte, jende pilaketa baretu arte», azaltzen dute arduradunek. Horrela, Landako Guneko sarbideak denbora tarte labur batez kontrolatzeko lana izango da. Interesa daukanak, loturako galdetegia bete beharko du: labur.eus/57DABolondres.
Publicidad
Kontutan hartuta, bost egun direla, 40 bat lagun behar dituzte. Gainera, ez da izango egun osoko txanda, aurreikuspena «arratsaldeetarako egin baitugu». Bestetik, ateetan kontrola burutzeaz gain, bisitariei informazioa emateko ardura ere izango dute. Bi urteren ostean, «azoka normal bat egingo dugunez, jende asko etortzea espero dugu», aurreikusten dute.
Ikasle Goizaz gain, Azokak bost eguneko egitaraua prestatu du. Aipatu bezala, aurten, aurrez aurreko erakusmahaiak izango diren arren, etxetik ere erosketak egiteko aukera izango da, online denda martxan egongo delako Azokak irauten duen bitartean. Eta behin Landako Guneak bere ateak itxi ondoren, abenduaren 10ean, kulturaren plazak jarraipena izango du 'Zu non, han DA!' egitasmoarekin. Horrela, Euskal Herriko hamaika liburudendatan Azokan eskuragarri egon diren nobedadeak erosteko aukera izango da, hirugarren urtez. Aurten, lehenengo aldiz, liburu-aurkezpenak ere antolatuko dira liburudendetan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.