Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Sábado, 18 de abril 2020, 00:05
Konfinamendua ez da erraza inorentzat, eta denda edo negozioa itxita izateak ez dio batere onik egiten ere etxeko ekonomiari. Hori dela eta, Durangoko Udalak eta bertako saltokien elkarteak, Dendak Bai-k, herriko merkataritza, ostalaritza eta negozio txikien bonu-txartelak erosteko web plataforma bat sortu dute alarma egoeraren ostean erabili ahal izateko. Era horretan, dinamikaren sustatzaileek diotenez, «aipatutako komertzio, ostalari eta zerbitzuek likidezia jaso ahal izango dute bien bitartean, bizi duten egoera zail hori leunduz».
Bonuak www.durangozaindu.com webgunean egongo dira eskuragarri eta urte bukaerara arte erabili ahal izango dira. Horiek eskuratu ahal izateko, bertan erregistratu beharko da lehenengo, erabiltzaile bezala. Behin pausu hori eginda, email helbide eta pasahitzarekin hasi daiteke saioa.
Erosleak herriko merkatari, ostalari edo profesionalak aukeratu ondoren, zenbat eurotako bonu txartela erosi nahiko duen erabaki beharko du. Nahi beste bono eros daitezke, bai establezimendu berari zein beste edozeini zuzenduak izango direnak. Prozesu hori burututa, dirua negozioari bideratuko zaio zuzenean.
Bonu txartela erositakoan, baieztapen email bat jasoko du erabiltzaileak. Horiek trukatzerako orduan, baieztapen mezua eta NAN dokumentua aurkeztu beharko dira saltokiak berriro zabaltzen direnean.
«Ekimen honen helburu nagusia herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen etorkizuna bermatzea da, eta, horretarako, lanean hasi behar gara dagoeneko», azpimarratzen dute Udaletik eta Dendak Bai-tik. Ildo berean gehitzen dutenez, «guztion bultzada behar dugu Durango bizirik mantentzeko, oso garrantzitsua da bai auzokideen laguntza zein merkatari eta ostalarien artekoa. Kontzientziazio lan bat da batez ere eta guztion laguntza behar dugu aurrera jarraitzeko», adierazi dute.
Ekimen honetan Dendak Bai elkarteko bazkideek zein beste negozio guztiek eman ahalko dute izena, bai 'comercio@dendakbai.com' helbidera idatziz edo 688 738 102 telefonora whatsapp bat bidaliz. Guztiz dohainik da eta establezimenduarentzat ez du inolako kosturik izango.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.