
Batzuetan poesiari suposatzen zaion esperientzia estetikoa bigarren plano batean geratu behar da bestelako esperientziak, giza eskarmentua alegia, plazaratzeko oztoporik gerta ez dadin. Forma eta edukiaren arteko orekaren aldaera berria izan daiteke hau, baina berebiziko garrantzia hartzen du June Jordan bezalako poeta baten aurrean gaudenean. Izan ere, oreka horren elementuak beste era batez formulatzera behartuta gaude, eta giza eskarmentuaren adierazpena ere esperientzia estetikoaren moduetako bat dela pentsatu behar dugu, edukiaren eta formaren artean mugarik ez dagoela, edukia bera forma baita.
Publicidad
June Jordan (1936-2002) June Jordan. Susa. 64 orr. 10 euro
June Jordan (1936-2002) idazle amerikarra da, baina bere identitatearen baitan, beste edonoren kasuan bezalaxe bestaldetik, hainbat osagai topatzen ditugu: jatorri jamaikarrekoa izanik New Yorken jaioa, emakumea, bere burua bisexualtzat zuena, hau da, edozein gauza WASP eredugarria izan ezik. Bere bizi-tzan bezala, bere obran arraza identitatea, sexu identitatea eta klase identitatea gurutzatzen dira, eta beti bazterrean egotera predestinatuta zegoen. Eta bortizkeriaren formak anitzak direlarik, menperatuaren eta menperatzailearen arteko dialektikan kokatzen delarik, bere poemak aldarrikapentzat hartu behar dira, aldarrikapen pertsonal zein politikotzat. Menperatuen aldeko jarrera ez da hausnarketa abstraktuaren ondoriozkoa, jarrera honek bere bizipenetan ditu erroak, azken finean, idazleak poema hauetan bere buruaz hitz egiten baitu. Arrazagatik eta sexuagatik pairatutako marjinaziotatik, besteen begiradetan (gizaki zurien begiradetan) sentitutako marjinaziotik, idazten du poesia, eta sinekdoke handia izango balitz bezala, bere aldarrikapen pertsonal hori baztertuta edota menderatuta geratutako gizaki guztien askapen-oihu bihurtuta agertzen zaigu.
Planteamendu honekin poesia zuzena da, baliabide erretoriko gutxirekin atondua eta askotan errealitateko erreferentzian zuzenki oinarritua, ia-ia kronikaren itxuraz. Zerutik ez, baizik-eta erraietatik sortutako poesia.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.