Duela 150 urte baino gehiago desagertutzat jotzen zen Australiako sagu bat aurkitu dute

Zientzialariek desagertutzat jotzen zen animalia honen DNA 'Shark Bayren' (Pseudomys fieldi) saguaren berdina dela frogatu dute, Mendebaldeko Australia kostaldeko zenbait uharte txikitan bizi dena

Ander Retolaza

Miércoles, 30 de junio 2021, 13:46

Zientzialari talde batek duela 150 urte baino gehiago desagertutzat jotzen zen sagu bat aurkitu berri du Australia mendebaldeko uharte txiki batean, kostaldean. Ikerketa baten arabera, 'Gouldeko sagua' (Pseudomys gouldii) kolonizatzaileak Australiara iritsi eta gutxira desagertu zela uste zen, espezie inbaditzaileak sartzeagatik edo nekazaritza-lurrak maiz garbitzeagatik. PNAS aldizkari zientifikoan argitaratutako ikerketa izan da albistearen abiapuntu.

Publicidad

Izan ere, zientzialariek desagertutzat jotzen zen animalia honen DNA 'Shark Bayren' (Pseudomys fieldi) saguaren berdina dela frogatu dute, Mendebaldeko Australia kostaldeko zenbait uharte txikitan bizi dena. Ikertzaileek aurkikuntzarekin topo egin zuten zortzi karraskari australiar desagertuen eta 42 'Shark Bayren' delakoen DNA laginak konparatzean. Ikerketaren xede nagusia Europarrak Australiara iritsi zirenetik bertako espezieen gainbehera aztertzea izan da, kolonizazio prozesua hasi zenetik 34 bat ugaztun mota desagertu izan direlako..

Goulden saguaren aurkikuntza «albiste ona da bertako karraskarien desagertze tasa neurrigabe altuaren aurrean, zehazki 1788an europar kolonizaziotik Australiako ugaztunen desagertzearen %41-a dena», esan zuen Emily Roycroft ikerketaren egile nagusiak.

Australiako Unibertsitate Nazionaleko zientzialariak, hala ere, gaur egun arriskuan dauden Australiako beste espezie batzuk desagertzeko arrisku handia dagoela ohartarazi du eta babes handiagoa behar dutela esan du.

Nahiz eta hori albiste ona izan herrialdeko aniztasun biologikoarentzat, baliteke espezie hori ez egokitzea inguruneko etengabeko aldaketetara. Are gehiago, ez dago genetikoki Goulden saguarekin bateragarria den espezierik. Emily Roycroft ikertzailearen arabera, karraskari hori orain iraungitzen bada, ez da inoiz populazioak berrezartzeko modurik egongo.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad