Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Joxe Mari Iturralde, Joyceren estatuarekin Irlandako hiriburuan.

Dublineko ibilbide sentimentala

Badago James Joyceren lanaren eraginik euskal literaturan? Bere teknika nagusia, barne bakarrizketak, eredu bikaina izan da gure idazleentzat

Lunes, 31 de enero 2022, 18:14

James Joyce idazlearen lana asko itzuli da euskarara. Haren lan nagusiak irakurri ditzakegu gaur egun gure hizkuntzan. 'Artistaren gaztetako portreta' 1992an eman zuen Irene Aldasorok. Itzultzaile berak 'Dublindarrak' itzuli zuen 1999an, eta 'Ulises' handia Xabier Olarrak, 2015ean.

Publicidad

Beste kontu bat da Joycek gure idazleen idazkeran utzitako aztarna ikertzea. Badago haren lanaren eraginik euskal literaturan? Joyceren teknika nagusia, barne bakarrizketak, eredu handia izan da euskal idazleentzat. Baina badira beste zertzelada batzuk adierazten dutenak euskal idazleen munduan Dublinen jaiotako idazlea oso maitea izan dela.

Belaontzi bat

Adibidez, Ramon Saizarbitoria euskal nobelagile handiaren kasua izango da maitasun horretan ezagunenetakoa. Euskal Literaturaren edozein historia zabalduz gero, han ikusiko du irakurleak zenbat maite duen donostiarrak Frantziako nobelagintza. 'Nouveau Roman' gora eta behera ibiliko zaio historia horren egilea. Eta egia da Saizarbitoriaren literatur bizitzan egile frantsesek eta oro har kultura frantsesak ikaragarrizko eragina izan dutela. Baina idazlearen bihotzean, James Joycek bere toki nabarmena izan du. Bihotzean eta bizitzan.

Nork daki ontzi txiki bat izan zuela Saizarbitoriak? Agian, adiskide batzuek. Eta nola jarri zion belaontziari izena? Hori adiskideen artean adiskideenek baino ez. Nola jarriko zion ba? «James Joyce». Izen hori hautatu zuen idazle donostiarrak. Gainera, azkenaldiko nobelak irakurri dituzten irakurleek ikusiko zuten txakurrek toki handia hartu dutela haren nobelagintzan, han eta hemen ageri dira. Etengabeko agertu behar horretan, 'Cien metros' gaztelaniazko itzulpenarenaren azal berezian ere ageri da txakur bat. Paper erabakigarria du txakurrak 'Lili eta biok' nobelan, adibidez. Ramon Saizarbitoriak bazuen 'lakeland' arrazako txakur bat, eta nola esango zenukete jarri ziola izena? Molly, 'Ulises' gogoan harturik.

Joxe Mari Iturralde idazleak, apetak emanda, Bloomsday ordez, Joyceday asmatu du irlandarraren pausoei jarraituz

Baina Ramon Saizarbitoriak ez du Joyce eguneroko bizitzan soilik gogoratu, bere literaturan ere ageri da idazle irlandarra. Nola deitu zion etxeko andre bakarti eta eragabeari? Flora. Mikel Hernandez Abaituak gogoratu duenez, Leopold Bloomen ezizena posta etxean Henry Flower zen. Flower, Flora. Eta Flora du izena 'Ulises'ekin lotura handiena gorde duen Saizarbitoriaren nobelaren protagonistak.

Publicidad

1996ko 'Bihotz bi. Gerrako kronikak' nobelaz ari naiz. Ezaguna den moduan, genero bortizkeriari buruzko nobela bat da, eta lehen orrialdeetan kontatzen du idazleak Floraren izaera. Nobela honetan, baina, Floraren izenaz gain bada beste aztarna garbi bat Dublineko nobela nagusia gogora ekartzen diguna. Protagonistak Donostian zehar egin du ibilbidea, Leopold Bloomek Dublinen egin zuen bezala. Eta ibilbide horretan gauzatu du Saizarbitoriak, jakin gabe edo aitortu gabe, James Joyceri zor dion ondasun guztia.

Ramon Saizarbitoriaren hainbat pasartetan ageri da Flora etxekoandre zuzen edo emakume jasanezin. 'Gorde nazazu lurpean' nobelan, edo nobela laburren bilduman (nahi den eran) Flora deitzen da 'Bi bihotz, hilobi bat' kontakizun luzeko edo nobela laburreko (nahi den eran) protagonistaren emaztea. Aipagarria da eta deigarria Saizarbitoriaren lanik apalenak -edo, behintzat, puntakotzat kontsideratzen ez ditugunak- izatea James Joyceren eraginik handiena jaso dutenak. Nahiz eta 'Bi bihotz, hilobi bat' kontakizunak lortu zuen bildumako beste nobelek lortu zuten bakarkako argitalpenaren ohorea, ez da idazlearen lanen artean aipatuena. Eta gauza bera esan liteke 'Bihotz bi. Gerrako kronikak' kontakizunari buruz ere.

Publicidad

Irakurleon errua izan daiteke. Ohitu gaitu idazleak edo ohitu gara haren lan «frantsesetara», eta Joyceren lanari jarraitu dionean ez ditugu kalean zehar darabiltzan pausoak jarraitzen jakin.

Dublineko pub bat, non liburuko eszena bat gertatzen den, gaur egun.

Joyceren pausoei jarraika

1904aren ekaineko egun batean James Joycek Nora Bernaclerekin egina zuen hitzordua, baina emakumea ez zen agertu. Bi egun gerorako lotu zuen, ordea, beste hitzordu bat Joycek, ekainaren 16an, eta hartara bai Nora agertu zen. Egun hartako paseoarekin hasi zen bien arteko maitasun historia. 'Ulises' nobelaren zaleek egun hori aukeratu zuten idazle irlandarrari omenaldia egiteko eta egun horretan ospatzen dute 'Bloomsday', hain zuzen ere Leopold Bloomek, nobelako protagonistak, egun horretan Dublinen egin zuen bidea errepikatzen dute.

Joxe Mari Iturralde idazle euskaldunak, ordea, apetak emanda, egun horren ordez, 'Joyceday' asmatu du. James Joyceren pausoei jarraituz Joxe Mari Iturraldek bere 'Le Grand Tour' propioa egin zuen idazle irlandarraren bizitzako urratsei jarraituz. Idazlearen pausoen atzetik egin zuen bidaia hori liburu baten barruan argitaratua dago, eta, nahiz eta liburua doan dagoen Interneten eskuragarri, ez da oso ezaguna. 'Joyce's heirs. Joyce's imprint on recent global literatures' du izenburua eta erraz aurkitzen da Googlen sartuz gero. Bada, testu horretan dago kontatua Iturraldek Irlandan egin zuen bidaia hori, euskal idazleak bere burua erakusten duten argazki askorekin horniturik gainera. Erreportajea euskaraz dago ingelesez idatzita dauden beste artikulu askoren artean.

Publicidad

Horrela ekin zion bideari: «Nik neronek ere omenalditxoa egin nahi izan diot hainbeste maite dudan James Joyce idazle handiari, eta horrexegatik aukeratu dut egun arrunt bat, ez ekainean, maiatzean baizik, eta ezta 16an ere, beste edozein egunetan baino, eta bakar-bakarrik egin ere, horrela jendetzatik libratuz, lasaitasun osoz. Eta ekitaldi horri ez diot 'Bloomsday' deitu, nire omenaldia ez delako Leopold Bloom pertsonaiaren ohorez, 'Joyceday' baizik, James Joyceren omenez delako».

Galwayra joan zen lehendabizi, Nora Bernacleren etxea ezagutzera. Eta handik, Norak egin zuen bezala, trena hartu zuen Dublinera. Eta Dublinen nobelaren pausoei jarraitu ordez, egilearen biografiaren itzalari jarraitu zion Iturraldek, Joyceren toki maiteetan zehar: Joyceren estatua Talbot Streeteko izkinan; Trinity College, ondoren; Mollyren estatua; eta hurrengo egunean Martello Towerrera, han hasten baita 'Ulises' handia; handik, Leopold Bloom Mollyrekin bizi izan zen eta orain desagerturik dagoen etxera, Eccles Streeteko 7. zenbakira; Joycek ikasketak burutu zituen Belvedere College da hurrengo geralekua… Ibilbide sentimentala burutu arte James Joyceren urratsei jarraituz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad