Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Montehermoso kultur etxea
'El Drogas', Lydia Lunch eta The Undertones rockeroen dokumentalak ikusgai, Montehermoson

'El Drogas', Lydia Lunch eta The Undertones rockeroen dokumentalak ikusgai, Montehermoson

Saioak asteazken honetan, ekainaren 7an eta 14an izango dira. Ikus-entzunezko programak 'Rock On Top' du izena

Mikel Garcia

Martes, 30 de mayo 2023, 16:51

Rock and rollari buruzko dokumentalak 'Rock On Top' izenburupean iritsiko da Gasteizera, Montehermoso kultur etxera, hain zuzen ere. Azkena Rock jaialdia ekainaren 15etik 17ra bitartean hiriburuan izango denez, bertan izango diren artista batzuei buruzko dokumentalak proiektatuko dira. Musikaz beste ikuspegi batetik gozatzeko aukera paregabea izango da, eta, gainera, ikus-entzunezkoak doan ikusi ahal izango dira.

Bertaratzen direnek hiru 'rockumental' ikusi ahal izango dituzte ingelesez, baina azpitituluekin. Lehenengo saioan 'Lydia Lunch: the war is never over' dokumentala izango da, maiatzaren 31n. Ondoren 'The story of The Undertones' Irlandarren txanda izango da, ekainaren 7an, eta azkenik 'El drogas'en dokumentala, ekainaren 14an izango da ikusgai. Azken hitzordu honetan Enrique Villarreal (El Drogas) bera izango da dokumentalaren protagonista. Helena Gonzálezek, zineman eta giza eskubideetan aditua, 19.00etan emango die hasiera saioei.

Lydia Lunchen dokumentalean, abeslariaren musika zorrotz eta elektrikoaz gazatu ahal izango dute bertaratutakoek. 70eko hamarkadaren amaieratik New Yorkeko punk rock garaiko ikono nagusi gisa, Lunchek musika, performancea eta poesia sustatzen dituen bizitza eraiki du eta film laburrean ikusi daiteke.

'The Story Of The Undertones' ikus-entzunezkoak, John Peel mitikoak aurkeztuak, 1975era garamatza, Derry hiri Irlandarreko bost nerabek punk ereserki bat sortu zutenean. Peelen arabera, rockaren historiako abesti onena da.

Azkenik, 'El Drogas' dokumentala, Enrique Villarreal artistaren giza erretratua da, bere memoria indibiduala eta kolektiboa batzen dituena. Bertan bere ibilbide musikala eta bizitza kontatzen dira. Kontakizun hunkigarria da, artistak hartu dituen erabakiak ikusteko aukera ematen duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'El Drogas', Lydia Lunch eta The Undertones rockeroen dokumentalak ikusgai, Montehermoson