
Euskal literaturan batzuetan joera batzuk jartzen dira erdigunean, eta bat-batean leherketa baten antzera hainbat idazlan argitaratzen dira antzeko gaien inguruan. Adibidez, azken urte hauetan ikusi dugu nola zenbait eleberri plazaratu diren 80ko hamarkadan kostaldeko herrietan drogak izan zuen presentziaz. Gai honetaz ari-tzen diren idazlanak izaera anitzekoak izanik ikuspuntu desberdinak eskaintzen dituzte, baina edonola ere ematen du gai errekurrentea bihurtzen ari dela hau. Ildo honi eutsi dio Joanes Urkixoren eskutik datorkigun eleberriak eta 'Orratza eta kaltea' izenburua duenak (Neil Young-en mailegua).
Publicidad
Leku-denborak zehatzak dira: 80ko hamarkadaren hasiera eta Ondarroa. Eta argumentuaren abiapuntuan drogak herriko gazteen artean egiten dituen kalteak agertzen dira. Beste idazlan batzuetan gaia kronikara lerratzen delarik ere, hemen argumentuak thrillerraren osagaiak hartzen ditu. Ondarroan droga mugarik gabe zabaltzen dela ikusita, bertako zinegotzi bat (Mikel izenekoa eta, adierazten denaren arabera, abertzalea izanda ematen du ez duela talde politiko zehatzik) drogaren atzean nor egon daitekeen ikertzera lehiatzen da. Eta honetan, garai hartan ohikoa zen teoriari jarraituz, drogaren zabalpenaren atzean diru-asmoak ez ezik, asmo politikoak ere bazeudelako susmoan oinarritzen da argumentua. Beraz, eta Euskal Herrian ia denaren atzean asmo politikoak aurkitzen zirenez, nobelan thrillerraren osagaiekin politikaren ingurukoak nahasten dira, azken hauetan gehiegi sakontzen ez den arren, marko orokorrekoak diren aldetik. Nobela beltzaren osagaiak ere agertzen dira idazlan honetan, batez ere Mikel ikertzaile afizionatuaren ezaugarriak kontuan hartuta.
Joanes Urkixo ezaguna da gazteei begira egindako literaturagatik, eta iruditzen zait horren aztarnak aurki daitezkeela nobela honetan, adibidez ba-tzuetan erakusten duen asmo pedagogikoan. Edonola ere, istorioa erritmo bizikoa da eta irakurlearen arreta harrapatzen jakin du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.