Leire Larrazabal
Jueves, 9 de noviembre 2023
Zinema Euskaraz programaren eskutik, ostiral honetan estreinatu da 'Doraemon: Nobitaren dinosauro berria' filma EAEko hainbat aretotan. Publiko orokorrari bideratua dagoen film japoniarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu. Dagoeneko programa honen aurtengo bederatzigarren filma da.
Publicidad
Eta zer kontatzen du filmak? Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira: Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira eramatea iradokitzen du. Lagunekin batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute uharte misteriotsu batean.
Aipatu bezala, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun bederatzigarren filma da. Aurretik izan ditugu: 'Boo Kwai eta museoaren lapurreta', 'Abentura erraldoia', 'Superheroien familia', 'Yuku eta Himalaiako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria' eta 'Alan giza antena'. Eta hemen ez da amaitzen aurtengo uzta. Izan ere, abenduaren 22an, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste pelikula bat helduko da.
Zinema Euskaraz programak euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatuta, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.