Euren esanetan, horrelako proiektuek surfaren artifizializazioa bultatzen dute. DONOSTIA TURISMOA

Donostian olatu artifizialak ahalbidetuko dituen proiektuan atzera egitea exijitu dute hainbat surflari euskaldunek

Sinatzaileek manifestu honetan nabarmentzen dutenez, egitasmo honek ez dio edonola ere surflarien eskaera bati erantzuten

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 6 de mayo 2021, 20:06

Donostian olatu artifizialak ahalbidetuko dituen proiektuan atzera egitea exijitu dute hainbat surflari euskaldunek. Antondegi Berdea-Olatuak Itsasoan kolektiboak eraikuntza honen aurka mobilizazio gehiago jorratuko dituela iragarri du, baita herritar ezberdinentzat bideratutako zenbait informazio-kanpaina eta sinadura bilketa martxan jarri ere. Guzti honek Gipuzkoako hiriburuko Martutene auzoan dagoen Antodegi gainean egin nahi duten olatu artifizialen proiektuaren aurka egitea du erronkatzat.

Publicidad

Sinatzaileek manifestu honetan nabarmentzen dutenez, egitasmo honek ez dio edonola ere surflarien eskaera bati erantzuten. Izan ere, instalazio horiek soilik enpresak erabakitako irizpideak aintzak hartzen dituzten kirolariek, nahiz txapelketetan lehiatzen diren surflari profesionalek erabili ahalko lukete.

Euren esanetan, horrelako proiektuek surfaren artifizializazioa bultatzen dute. Horrez gain, diotenez, eraikuntzok ingurumenean ondorio kaltegarriak izango lituzke. Izan ere, etorkizun hurbil batean publiko osoari irekiz gero, jendearen nahiz turisten masifikazioa gertatuko litzateke, ingugiroaren jasangarritasunarekin bat-batean amaituaz. Gainera, atzerapauso ikaragarria izango litzateke etorkizunari begira Europar Batasunak eskatutako trantsizio energetikoaren bidean.

Momentuz hamabost bat surflari eta bodyboarderrek sinatu dute egitasmo hau geldiarazteko manifestua, hala nola, Gorka Alcantarillak, Laida Rodriguezek, Arkaitz Bardajik, Urko Otxoak, June Torrealdaik, Janire Virgalak, Unai Aizpuruak, Aurora Makazagak, Lo Eizagirrek, Mikel Troitiñok, Ganix Arakistainek, Iñigo Herrerok, Alex Urangam, Mikel Olabarriak eta Ibon Pazosek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad