Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Jueves, 6 de octubre 2022, 14:21
Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrerantza doa, eta hurrengo geldialdi bikoitza larunbatean eta igandean izango du, lehen faseko azken saioa izango dena. Horrela, alde batetik, larunbatean, hitzordua Donostian izango da eta, igandean, berriz, Lizarrara egingo du jauzi saioak. Abenduaren 18ko finalerako postuak oraindik oholtza gainean frogatu beharko dira.
Larunbateko zita Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da. Bertan taularatuko diren protagonista nagusiak Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita izango dira. Gai-emaile lanetan, berriz, Leire Garatxena izango da. Hori bai, dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude, beraz, ez dira txarteldegirik irekiko. Dena den, bertaratu ezinda geratu direnentzat eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du saioa 17.00etatik aurrera, baita bertsoa.eus atariak ere.
Bestetik, igandeko saioa. Lizarrako Los Llanos aretoan izango da hitzordua. Oholtzara igoko diren bertsolariak Aitor Bizkarra, Asier Azpiroz, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor, Maialen Akizu eta Unai Gaztelumendi izango dira. Gidari-lanak Amaiur Lujanbiok egingo ditu. Ekitaldi honetarako sarrera askorik ere ez da gelditzen. Momentuz, 15.00etan txarteldegia zabaltzeko asmoa dago, eguna iritsi baino lehen ez badira agortzen.
Esan bezala, asteburu honetan, lehen fasearen azken txanpa da. Dagoeneko finalaurrekoetara pasatu diren bertsolariak Alaia Martin, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Haritz Mujika dira. Ea nor gailentzen den Donostia eta Lizarrako bertso saioetan eta zerrenda horretan barneratzen diren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.