Luca Doncic 'Wonderboy'k nahi bezala gidatzen du NBA. Historiarako geratuko den abendu bikain bat osatu du, izan ere, Mavsekin jokatu dituen 17 partidetan hamaika garaipen lortu ditu: 35,1 puntu, 9,3 asistentzia eta 8,5 errebote eguneko eginda. Esloveniarrarena sinestezina da. Hamabi partidatan gutxienez 30 puntu sartu ditu. Hiru partidatan 50 puntu baino gehiago lortu ditu eta NBAko historian lehen aldiz 60 puntu, 21 errebote eta 10 asistentziako hirukoitz bikoitza oparitu digu. Logikoki, hileko jokalaririk onena izendatu dute bere konferentzian.
Publicidad
Garrantzitsuena da, dena den, faboritoen artean aurrerapauso handia eman duela urte amaieran MVPa eskuratzeko. Denboraldikolehen asteetan Jayson Tatumen alde egin zuten apustu-etxeek nabarmen. Ez zuten zalantzarik eta Bostoneko hegala beren gustukoena zen, baina Gabonak igarota gauzak aldatu egin dira. Orain, 2,5-1 ordaintzen da Doncicengatik. Celticsen jokalariarengatik baino gehiago. Tatumi jokatutako euro bakoitzarengatik 3,5 ematen diote.
Bien atzetik Nikola Jokic doa, bi MVP sari jarraian daramana. Eta jarraian Anteto eta Embiid. Betikoak.
Dena den, denboraldi hasieran taldeetako manager orokorrei egiten zaien inkesten arabera, ligan agintzen dutenek esan zuten jada Michael Jordan garaikur berria irabazteko faboritoa Doncic zela, apustu-etxeen iritziarekin kontraesanean. Ia erdiek, % 48k, ez zuten zalantzarik. Gainerakoek Giannis Antetokounmpo aukeratu zuten ( % 34).
Liga irabaziko duenari dagokionez, % 43k erantzun zuen Antetoren Bucks nagusituko zirela, % 25ek Curryko Warriorsek errepikatuko zutela eta % 21ek Clippers taldeari erreparatu zioten. Mendebaldean seigarren daude eta ez dira sentsazio handiak ematen ari.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.