Borrar
Doncic, lehertuta, Porzingisí begira Reuters
Doncicek denboraldi honetako MVP izan beharko luke?

Doncicek denboraldi honetako MVP izan beharko luke?

Esloveniarrak ezin ditu berak bakarrik txapelketak irabazi, baina zaila da talde baten jokoan figura erabakigarriagorik aurkitzea

Martes, 8 de junio 2021, 00:27

Erantzuna heldu zaigu, Luka Doncic ez da denboraldiko MVP izango. Arrazoia? Hiru finalisten izenak ezagutzen direla jada: Embiid (nik emango nioke), Jokic (emango nioke ere) eta Stephen Curry (behin eta mila aldiz emango nioke garaikurra), apustuetan serbiarra faboritoa delarik. Hau da, Doncic ez dago finalisten artean. Ezin irabazi. Baina horrek ez du esan nahi irabaztea merezi ez duenik.

Ikaragarria da lortutakoa denboraldi erregularrean, are gehiago esloveniarraren hirugarren urtean bakarrik gaudenean, baina ez da nahikoa. Beste gauza bat da Clippersen aurkako play offs seriean ikusi dugun errendimendua. Azken zazpi jokoak ikusita agian iritziz aldatu beharko genuke.

Bere ekarpena ikusgarria izan da. Doncicek, batez beste, 102 jokalditan parte hartu du angeluarren aurkako partida bakoitzean. Dallaseko bigarrena baino bi aldiz gehiago. 24 segundoko jabetza bakoitzean, pilotak 11,7 segundu pasatzen ditu bere eskuetan.

Kawhi Leonard, NBA defendatzaile honenetariko bat izan du aurrean Doncicek serie osoan zehar Reuters

Neurri batean, Jordan gaztea gogoratzen du. Boston Gardenen, 1986ko play offetan, 63 puntu sartu zituen Jordanek. 'His airness' Los Angeles'84an urrea irabazita iritsi zen NBAra, finalean Espainia mendean hartuta. Bi urte geroago, Jordan historiako neurketarik gogoangarrienetako baten protagonista izan zen. 'Jainkoak gaur Jordanen arropak jantzi ditu', esan zuen Larry Birdek neurketaren amaieran. Baina norgehiagoka Celtisek irabazi zuten. Jordanen 63 puntuek ez zuten Chicagoren porrota eragotzi. 135 - 131 azkenean, NBAko txapeldun izan zen taldearentzat.

Bakardadea

Gaur egun, Doncici gauza bera gertatzen zaio. Berdin dio zein ondo jolasten duen, azkenean galduko du, ondo jokatzen duen taldea falta baitzaio. Ironikoa da, baina MVPa banakako sari bat izanda, ezin da irabazi inguruan talde on bat ez baduzu. Eta zenbakiei bakarrik begiratuz gero, zaila da Doncici MVP ukatzea. Clippersen aurkako zazpi partidetan, Mavsek 106 puntu egin dituzte batez beste. Horietatik 60,5 Lukaren eskuetatik atera dira. Berak saskiratutak edo lankide bati asistentzia emanda.

Hausnarketa honen adibide ona da azken topaketan gertatutakoa. Atsedenaldian, Doncicek 29 puntu eta 7 asistentzia zituen. Markagailua? 70-62 Kawhi Leonard eta Clippersen alde. Gainera, lehen minutuetako gainesposizio horren ondorioz, eslovenieraren bigarren zatiak lehenengoak baino askoz okerragoak dira. Urte osoko estatistikari begiratuz gero, lehenengo zatietan Doncic da gehien ekoizten duena. Bigarren zatiari begiratzen badiogu, berriz: Kevin Durant da onena; Anthony Davis bigarren, Tatum hirugarren eta Jokic laugarren. Izar izan nahi duen jokalari batek hilgarria izan behar du partiden azken minutuetan eta Doncic bigarren zatietan gertatzen denaren zerrenda horretan 13. postura erori da.

Baina bere hirugarren urtea besterik ez da. Eta espero da Dallasek uda honetan taldea indartzea. Porsingisez libratu eta iraultza txiki bat hasiko dutela esaten dute askok. Etorkizun osoa duzu Luka ligan garai bat markatzeko. Gora zu Doncic.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Doncicek denboraldi honetako MVP izan beharko luke?