Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 8 de marzo 2024, 11:23
Laudion martxoaren 22an Doloretako Ostiraleko azoka ospatuko da; jaia lehen sektorearen erakusleiho izango da berriro 131. edizio honetan. Oraingo honetan, behi- eta zaldi-aziendaren 60 bat buru bilduko ditu, ardi- eta ahuntz-aziendaren 23 loterekin batera, Laudioalde Lanbide Eskolako aparkalekuan, 8.00etatik 14.00etara. Eta animaliez gain, azokak bertako produktuak eta artisautza ere izango ditu, baita nekazaritzako makinak ere bilduko ditu Herriko, Aldai eta Alberto Acero plazetan.
Eguna borobiltzeko, eguerditik aurrera, musika animazioa izango da, eta XIII. Herri Kirol Txapelketa, C. D. Herri Kirolak Lauzaldirekin. Arratsaldean, berriz, 17.00etan, haurrentzako jolasak izango dira; eta 19.00etatik aurrera, Ekin Joleak taldearen kalejira, Santa Luzia abesbatzaren kontzertua Lamuzako San Pedro elizan, eta Destino Sonora taldearen emanaldia. Musikak gauean jarraituko du, 22.30etik aurrera, Iratzar taldearen erromeriarekin.
Eta, are gehiago, Dolumin Barikuko ospakizun honetan beste hitzordu bat ere daukagu. Horrela, Korrika Laudiotik 11.21ean igaroko da, eta herria zeharkatu ondoren, Aretara iritsiko da 12.30ean. Hain zuzen ere, ibilbide hau egingo du: Laudio-Gardea-Hirigunea-Latiorro-Altzarrate-Bide Zaharrak-Erdigune-Areta.
Eta hemen ez da dena gelditzen. Izan ere, Dolumin Barikuko egitarauko ekintzak hilaren 23an eta 25ean amaituko dira idi-probekin, 21.00etatik aurrera udal aretoan. Beraz, ekimen interesgarriak aurkezten zaizkigu egun horietarako, apunta agendan eta ondo pasa!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.