Aiora Sampedro
Viernes, 6 de septiembre 2024, 20:16
Abiapuntua zera da: 2026-2040 urteetan zehar Euskal Herria mundu distopiko baten murgildu da zeinetan, etorkizuneko klima edota migrazio erronkei aurre egin ezin dien mendebaldeko gizartearen ondorioz, gaur egungo harreman politikoak gaiztotu diren. Hartara, ETA Berri deituriko erakundea antolatu dute gazte abertzale batzuek, Espainiar estatuan eskuin muturrak bozkak irabazi eta administrazioa zentralizatu du eta lehendakaritza erbesteratu egin behar izan da.
Publicidad
Elkar argitaletxeak Ateko bandan sailean argitara ematea erabaki du Iñaki Petxarromanen 'Lehendakariaren alaba' eleberria. Sail horretan argitaratzen ditu eleberri beltzak edo poliziakoak deritzenak eta kasu honetan, thriller politiko baten zantzuak dituen nobela osatu du kazetari eta idazle lasartearrak. Hala ere, lanaren generoa zehaztea ez da hain sinplea, kontakizuna korala baita eta lehendakari protagonistaren inguruko lauzpabost emakumeren ahotsak biltzen dira kontakizuna garatzen den bi hamarkadetan zehar: lehendakariarena, haren alabarena nahiz ETA Berri erakundean sartutako beste alabarena, eta erakundean infiltratutako haren polizia amorantearena, besteak beste. Thriller politiko baten elementuak izanik, testigantzara ere bideratzen da.
Lehendakariaren alaba
Iñaki Petxarroman Gutierrez Elkar, 192 or. 20 euro.
Iruditu zait kazetariaren pentsakizunak, balorazioak, hala nola, euskal armagabetze prozesuaren ingurukoak, gain hartzen diola zenbaitetan fikzioaren tramari: «zauriak, ondo itxi ezean, berriz ireki daitezkeela esan ohi dugu» alarmarako deia izanik liburuan zehar errepikatzen den mantra. Hau da, euskal gatazkaren zauriak ez direla ondo itxi eta horrek, etorkizunean eragina izan duela du kontatzen den beste guztiaren oinarri kontakizunak.Nabarmentzekoa da, halere, hasieratik amaieraraino kateatzen zaituen erritmo biziko kontakizuna dela. Egileak asmatzen du kontakizun partzialarekin misterioa mantentzea, bere aurreko eleberrietan egin antzera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.