Hilero plan berdina jarraitu behar duzu. Etxetik atera baino lehen, zenbat ordu kanpoan igaroko dituzu kalkulatu eta behar izango dituzun tanpoi eta konpresa kopurua hartu. Ahazten bazaizu... drama! Lagunei eskatu edo supermerkatu edo botika bat berehala bilatu behar izango duzu. Eta gero... Ea zortea daukazun eta topatzen duzun komunak paperontzia daukan. Hilekoa badaukazu, ziur honelakorik behin baino gehiagotan gertatu izan zaizula. Ziklo bakoitzean paperontzia goraino betetzen duzu eta gainera tanpoiak gero eta garestiagoak direla dirudi. Izan ere, lehenengo hilekotik azkenengora 600 euro inguru gastatzen ditugu.
Publicidad
Honekin guztiarekin amaitu nahi duzu? Benetan erraza da. Hilekorako kopa erabili eta botatzeko tanpoiei eta zapiei agur esan ahal diezu oraintxe bertan. Asmakizun hau arazo horien erantzuna da: ekologikoa, merkea, eta, behin ikasita, erabiltzeko oso erraza.
Hori bai, hilekorako kopa erosi baino lehen, gauza batzuk kontuan hartu behar dituzu. Agian garrantzitsuena koparen materiala da. Plastikozkoak badaude, baina gomendagarrienak silikonazkoak dira. Ez dio zure gozputzari inolako kalterik egingo eta oso erraz maneiatzen da. Eta itxurari dagokionez... beste aholku bat: ahal baduzu, gardena erosi. Kolore desberdinetakoak topa ditzakezu, baina tintea kaltegarria izan daiteke zure baginarekin, eta azken finean hori da ere koparen helburu nagusietako bat: ohiko tanpoiek eta konpresek sor dezaketen azkurarekin amaitzea. Gainera, zure kopa gardena bada, errazago ikusi ahal izango duzu zure odola, zure hilekoari buruz ahalik eta informazio gehiago izateko.
Hurrengo pausoa: koparen neurria aukeratu. Normalean 3 tamaina desberdinetakoak dira. S edo txikia, 18 urte baino gutxiagokoentzat aproposa da. M edo ertaina, hau 18 eta 30 urte bitarteko adinekoentzat zuzenduta dago, edota harreman sexualak izan dituztenentzat. Azkenengo tamaina, L edo handia, 30 urtetik gorakoentzat edota erditze baginala izan dutenentzat.
Eta nola jartzen da? Erabili baino lehen, irakiten duen uretan 3 minutuz sartu behar duzu esterilizatzeko. Ondoren, kopa tolestu eta baginan sartu. Interneten bideo ugari aurkituko dituzu eta zalantzarik izanez gero, botikan galdetu dezakezu. Izan ere, emakume gehienek bizpahiru hilabete behar dituzte kopa menperatzeko, baina pixkanaka pixkanaka bere onura guztiak ikusiko dituzu. Eta kitto! Agur esango diezu erabili eta botatzeko tanpoi eta konpresei.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.