Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Euskara hizkuntza zeharkakotasunez lantzeko tresna izango da Bizkaiko udalerri honetan. UEMA.EUS
Dima Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa landuko duen Euskal Herriko lehen herria izango da

Dima Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa landuko duen Euskal Herriko lehen herria izango da

Dimako Udaleko ordezkariek nabarmendu dutenez, aurrerapauso esanguratsua da hauxe herriko euskararen normalizazioan

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 28 de septiembre 2022

Dima Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa landuko duen Euskal Herriko lehen herria izango da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea izan da egitasmo hauxe aztertzeko metodologia eta irizpideak landu dituena. Dena den, Euskal Herriko Udal bakoitzak honen inguruko bere ordenantza espezifikoa zehaztu beharko du.

Dimako Udaleko ordezkariek nabarmendu dutenez, aurrerapauso esanguratsua da hauxe herriko euskararen normalizazioan. Euskara hizkuntza zeharkakotasunez lantzeko tresna izango da. Lantalde txikia da Dimakoa, baina argi dute euskararen presentzia, erabilera eta sustapena nahi dutela bere herriarentzat.

Hala, hemendik aurrera herrian jazotzen diren plan eta proiektuei jarraipen sistematikoa egingo diete, eragin linguistikoa ebaluatzeko batzordearen bitartez. Dima aspaldidanik da Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea, baita arnasgunea izan ere. Hortaz, hiri antolamenduarekin eta turismoararekin zerikusia duten gaietan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa ezarriko dute. Era berean, bestelako plan edota egitasmorik martxan jartzekotan, ELE ere aplikatuko litzateke, merkataritza gune handiak abiarazteko ideiarik balego, esaterako.

Euskara hizkuntza gure egunerokotasunean normalizatzeko herritarrak euskalduntzearekin batera, derrigorrezkoa da espazio geografiko nahiz, funtzionalak euskalduntzea. Hori dela medio, Diman abiarazitako egitasmoren batek euskararen egungo egoeran eragin negatiboa izan lezakela aurreikusi ezkero, berehala honi buelta emateko alternatibak aplikatuko lirateke.

Neurri zuzentzaileetako batzuk honakoak dira, hala nola, proiektuen tamaina murriztea, udalerriko beharrizanetara egokitutako baliabide eta ekipamenduak aurreikustea, herrira turista kopuru jasangarria bueltatzea eta erakunde publikoetatik komunikazio zein kontratazio irizpideak finkatzea enpresa pribatuekin, betieri euskararari lehentasuna emateko xedearekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Dima Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa landuko duen Euskal Herriko lehen herria izango da