Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 15 de octubre 2019, 22:10
Diesel eta Coca Cola konpainiek material birziklatuekin eginiko arropa linea bat ekoitzi dute. Nazioarteko bi marka ikoniko hauek 'The (Re)Collection' izeneko bilduma merkaturatzea erabaki dute. Horretarako, freskagarri marka honetako plastiko botila birziklatuak eta kotoi birziklatua erabili dituzte.
Ekimen aitzindari honek Diesel markaren estetika fresko eta modernoa Coca Cola konpainiaren irudi ezagun eta ospetsuarekin uztartzea izan du xede. Bi enpresa hauek material birziklatuarekin ere puntako arropa ekoitzi ahal dela eman nahi izan dute aditzera.
Arropa sorta hauxe 12 piezak osatzen dute: galtza, kamiseta, jertse eta txaketa ezberdinek, hain zuzen. Irudi ezagun bi hauek uztartzeaz gain, egitasmo honek egun birziklatzeak duen garrantziaz kontsumitzaileak kontzientzia izan du helburu.
Diesel italiar arropa enpresaren sortzailea den Renzo Mossok iragarri duenez: «Coca Cola-rekin elkarlanean aritzea erabaki dugu, moda sortu eta diseinatzeko metodo berriak esploratzeko helburuarekin. Izan ere, italiar modistak erronkatzat hartu du bere bildumetan material birziklatuak erabiltzea.
Coca Cola John Pemberton farmazeutikoak Estatu Batuetako Atlanta hirian merkaturatzen hasi zen edari freskagarri baten izena da. Lehendabiziko urteetan botika bezala saltzen hasi zen, digestioarentzat ona omen baitzen. Egun nazioarteko edari freskagarririk ospetsuena da, nazioarteko 200 herrialde baino gehiagotan eros daitekeena.
Bestalde, Diesel 1978. urtean Renzo Mosso modista italiarrak sortutako arropa konpainia da. Azken urteotan Dieselek beste arropa marka batzuk bereganatu ditu, Dsquared esaterako. Bere ibilbidean ekoitzitako galtza bakeroengatik eta burutu izan dituen publizitate kanpainengatik nabarmendu da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.