Borrar
Non jan dezakegu patata tortillarik onena?

Non jan dezakegu patata tortillarik onena?

Erantzuna 'Juego de Cartas' saioan emango dute ETB2n, edo behintzat, saiatu egingo dira

Zurekin

Lunes, 23 de noviembre 2020, 04:00

Zure ustez, non egiten da Euskal Herriko tortillarik onena? Erantzuna ez badakizu, lasai, ETB2ko 'Juego de Cartas' saioan honi buruz mintzatuko dira eta. Izan ere, astelehen honetan programak Donostia eta inguruko patata tortilla onenaren bilaketari ekingo dio. Izatez argi dago ez dela zeregin erraza, Euskadin makina bat baitira patata tortilla prestatzen artistak diren sukaldariak. Oraingo honetan, Javi Sierra sukaldariak Las Vegas, Duit, La Cerve eta Txuntxurro izeneko jatetxeak bisitatuko ditu.

Gipuzkoako hiriburuan emango dio saioak hasiera lehiaketari, Eneko Arnaizekin, bera baita Las Vegas jatetxeko jabea. Sandra aritzen da bertako sukaldean, eta badirudi goizak tortilla bat bestearen atzetik prestatzen ematen dituela.

Hiritik atera gabe, Amara auzoan Jon Davila ezagutuko dute, Duit jatetxeko zerbitzari eta community managerra. Euskal tradizioei oso lotuta dagoen lokal bat ba, batez ere bere sukaldaritzari dagokienez. Euskal gastronomiari lotuta, oso ezagunak diren platerak prestatzen dituzte bertan, eta nola ez, horietako bat da patata tortilla.

Pasaiara joango dira ondoren Eduardo Echarriren konpainian. La Cerve jatetxearen jabea da, eta bere proposamena unean bertan prestatutako tortillak dira. Badirudi inguruan jarraitzaile asko dituen proposamena dela.

Saioa Juanjo Oterorekin amaituko dugu Irunen, Txuntxurro jatetxean. Bertan bere patata tortilla ospetsua aurkeztuko du, bere gurasoek 60ko hamarkadan negozioa ireki zutenean bezalaxe prestatzen du berak ere.

'Juego de Cartas' saioa Donostia eta inguruko patata tortillarik onenaren bila arituko da astelehen honetan, 22.30etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Non jan dezakegu patata tortillarik onena?