Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Domingo, 6 de diciembre 2020, 22:37
Astelehen honetan pizza izango da nagusi 'Juego de Cartas'en. Saioak Italiako zaporez beteko ditu Bilbo eta inguruak, eta gonbidatuek goi mailako masak egiten dakitela erakutsiko dute.
Antonio Barilaro Deustuko Totó pizzeriako jabea izango da gainontzeko lehiakideak liluratzen saiatuko den lehena. Italiarra jatorriz, Calabriakoa zehazki, maitasunak ekarri zuen Antonio Euskal Herrira, Italian Erasmusen zegoen neska euskaldun batez maitemindu baitzen.
Bilboko Ensantxean, María José Bordonak, La Fontana Trattoriako jabeak, erakutsiko du benetako pizza italiar bat bikain egitea ez dagoela bat jaio den lekuaren mende, baizik eta lanean jartzen den maitasunaren eta entregaren mende dagoela baizik.
Antonino Carcamo, Toni lagunentzat eta Santurtziko Nino jatetxearen jabea, izango da hirugarren partaidea. Antonio Barilarorekin, antzekotasun asko ditu: biak Italia hegoaldekoak dira eta biak maitasunagatik iritsi ziren Euskal Herrira.
Jon Agirregomezkorta ezagutuko du Javik ondoren, Trozo pizzeriaren jabeetako bat, Bilboko Gas Plazan. Programara bere pizzaren kalitatearen jakitun iristen da. Pizzak egur-labean egiten dira, eta lokalaren bezero gehienek bermatzen dituzte. Beraiek adierazten dutenez, negozio baten martxa onaren adierazlerik onena dira.
'Juego de Cartas' saioaren 'Sabores de Italia' atala, astelehen honetan, 22. 30ean, ETB2n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.