Azterketa Nature aldizkari zientifikoan eman dute ezagutzera zientzia.eus

Desagertutako izar multzo baten arrastoak aurkitu dituzte

Duela bi milioi urte inguru Esne Bideak, hau da, gure galaxiaren grabitateak, 62.000 argi-urtera zegoen kumulu globular bat suntsitu zuen Fenix izeneko konstelazioan

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 2 de agosto 2020

Desagertutako izar multzo baten arrastoak aurkitu dituzte. Hala, duela bi milioi urte inguru Esne Bideak, hau da, gure galaxiaren grabitateak, 62.000 argi-urtera zegoen kumulu globular bat suntsitu zuen Fenix izeneko konstelazioan. Nazioarteko astrofisikari ezberdinak aspaldi desagerrarazitako izar horien aztarnak antzemateko gai izan dira. Azterketa Nature aldizkari zientifikoan eman dute ezagutzera.

Publicidad

Ikerketa aurrera eraman duten astrofisikoak zur eta lur geratu dira kumulu globular horren arrastoak arakatzean. Izan ere, aspaldiko izar multzo horrek gainerako izar multzoak baino elementu pisutsuagoak aurkezten zituen. Osaketa horren ondorioz, askoz zaharragoak lirateke.

Hori dela medio, Fenixeko Korrontea izena hartu duen kumulu globular hori egun ezezaguna den izar multzo mota berezi baten lehendabiziko aztarna izan daiteke, Esne Bidean dauden 150 izar multzoak baino askoz lehenago eratutako kumulua, alegia. Hidrogenoa eta helioa baino elementu astunagoez sortutako izar multzoa da hori.

Fenixeko Korrontearen kasuan, izar horiek oraindik erabat deseginik ez dagoen egitura baten barruan daude. Hortaz, astrofisikoek kumulu globular espezifiko honen sormenaren inguruan aztarna ugari aurkitzea espero dute.

Kumulu globularra elkarren artean grabitate bidez lotutako 100.000 eta 1.000.000 izar zaharrek osatutako izar elkarte bat da. Gutxi gora behera esferikoki banatzen dira eta galaxia baten inguruan ilargi baten antzera orbitatzen dute. Izar zahar hauek dira kumulu globularrei euren urre kolore bereizgarria ematen diena, soilik kolorezko argazki bidez antzeman daitekeena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad