

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
karla fernández de gamboa vázquez
Sábado, 5 de marzo 2022, 00:12
Aintzane Usandizagak idatzitako eta Aran Santamariak ilustratutako 'Esther Ferrer eta Denbora. (Ia) guztia moztu eta itsats daiteke' liburuarekin eman dio hasiera Pamiela argitaletxeak 'Bagara' sailari. Artearen Historian Doktore Garazi Ansak eta Haizea Barcenillak zuzentzen dute sail berri hau, eta, honen bidez, euskal emakume sortzaileak bistaratzea eta arte garaikidea haur eta gazteei hurbiltzea dute helburu. Nolanahi ere, haur eta gazte literaturan ohikoak diren pertsonaia historikoen biografietatik aldentzen dira eta proposamen literario zein estetiko ausarta aurkezten digute. Izan ere, albuma bezalako formatu hibrido batek eskaintzen dituen aukera anitzez baliatzen dira euskal emakume ertilarien lanak irakurle gazteenei ezagutarazteko.
Sailaren lehenengo liburu honen ardatza Esther Ferrer da. Bertan, artista gipuzkoarrak denboraren gainean egindako hausnarketak aurkezten zaizkigu modu erakargarri eta poetiko batean. Usandizagaren testuak Ferrerren ahotsa antzeratzen du, denborari buruzko gogoetak ozenki partekatuko balitu bezala: neurtu, harrapatu, harekin topo egin edo hari marko bat jarri dakioke? Santamariak collage teknikaren bitartez sortutako irudiek ere bat egiten dute Ferrerren estetikarekin. Are gehiago, erreferentzia zuzenak egiten dizkie haren instalazio ezagunenetako batzuei, hala nola zenbaki lehenen edo denboran zehar egindako autoerretratuen serieei. Gainera, liburuaren bukaeran Ferrerren bilakaera artistikoaren deskribapen laburra egiten da eta jakin-min gehiago duten irakurleek ertilariaren lanari buruzko informazio gehigarria eskuratu ahal izango dute bi QR koderen bidez.
Nahiz eta ipuinez mozorrotu, album lirikoa da Usandizagak eta Santamariak sortutako artelan hau eta, Esther Ferrerrek egiten duen moduan, denboran estetikarekin gozatzera, jolastera eta hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Santander, capital de tejedoras
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
El niño electrocutado en Usurbil esperó una hora a ser rescatado hasta que se desconectara la torre
Javier Medrano | Imanol Lizasoain
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.