Borrar
DENBORAREN ABIADURA

DENBORAREN ABIADURA

ARANTXA URRETABIZKAIA

Miércoles, 20 de noviembre 2019, 22:50

Urriaren hasieran jarri zuten soinketa egiten dudan lekuan, Eguberrietako loteria salgai zegoela zioen iragarkia. Uda betean ere entzun nuen loteria bera saldu nahi zuen kanpaina. Handik hogeita lau ordutara, urriaren hasieran oraindik ere, hasi ziren nire ohiko supermerkatuan apaletako produktuak lekuz aldatzen, turroiei leku egiteko, termometroak hogei gradutik gora bazeuden ere.

Etorkizunera heltzeko presa dugu, iraganetik eta orainalditik ihes egin nahi bagenu bezala. Eta bitartean, korrika horretan egiten digu ihes bizitzak. Udazkena apenas abiatu denean Eguberrian bagaude, zer egiten dugu tartean dauden laurogei egunekin? Bizi, bizitzak uzten badigu.

Zer den bizitzea, ordea, ez dago argi, gutako bakoitzak modu desberdinean bizi baitu denbora. Adostu dezakegu denbora jaiotzen garenetik hil arte pasatzen dugun tartea dela, beraz, denbora dela bizitzaren osagai nagusia, baina niretzat denbora bizitzea dena zuretzat denbora galtzea litzateke edo alderantziz.

'Carpe diem' esaldi ospetsuak ere esanahi desberdinak ditu. Baliatu denbora, gozatu denbora, aprobetxatu denbora. Zertan, hori beste kontu bat da. Hori bai, dena presaka, dena ordulariaren kontra, gaurko zenbaki zehatzetan, ez baitute balio lehengo esapideek, ilunabarrean, eguna argitu bezain laster… Ordulari gehienak digitalak dira eta ordu eta minutu zehatzak markatzen dituzte.

Horretan jarri beharko genuke ahalegin guztia, denbora benetan bizitzen, iraganak eta etorkizunak ez dezaten gure denbora lapurtu. Badago hor zehar gure denbora lapurtzen duenik, beraien denbora urrea eta zurea ikatza edo lokatza, ezer ez. Mezu hori bidaltzen dizu sendagileak, dentistak, ile-apaintzaileak edo hitzordu bat adostu ondoren berandu heltzen denak.

Eltzearen kirtenaren jabe sentitzen denak egin dezake hori edo, behintzat, zure gainetik dagoela uste duenak. Total, zu turroiak erosten ari zara udazkenaren hasieran, edo Eguberrietako loteria erosten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo DENBORAREN ABIADURA