![Denbora eta aukera: Irati Elorrieta](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202208/22/media/cortadas/irati-elorrieta-kTD-U1701051804178vzE-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Denbora eta aukera: Irati Elorrieta](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202208/22/media/cortadas/irati-elorrieta-kTD-U1701051804178vzE-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Oporretan Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' ari naiz irakurtzen. Esku artean dut era berean gaztelaniaz agerturiko eta Jon Gerediagak eta Irati Elorrietak itzuli duten 'Luces de invierno' aldakia. Idazleak nobela honi esker irabazi zuen 2019an Euskadi Saria. Eta bere bideak zer pentsa eman dit azken egunotan.
Literatura zer ote den galde-tzen didatenean, azaldu behar dut, ohiturak eta halabeharrak eskatuta, badela (inoiz azaltzen ez dakidan zer den) hizkera sinbolikoa eta ez denotatiboa soilik aukeratu duen idazkera, hizkera jaso eta aberatsa erabili duen testua, denboraren iraganaren gainetik doan hizkera… Eta batzuetan gizartearen aukera ere badela pentsatu dut. Hain zuzen ere, gizartearen instituzioa, gizarteak badela edo nor den esateko behar duen praktika soziala.
Beste era batez esanda, denboran zehar egiten den aukera. Eta hori guztia Irati Elorrietaren nobelaren inguruan hausnartuz egin nahi nuke.
Azken urteetan emakumeek idatzitako kontakizun lanek berebiziko sona lortu dute Euskadi Literatura Sarietan. Eider Rodriguezek irabazi zuen 2018an 'Bihotz handiegia' liburuari esker, Irati Elorrietak 2019an 'Neguko argiak' honi esker, eta 2020an Karmele Jaiok 'Aitaren etxea' nobelagatik.
Horrela tendentzia bi hautsi ziren: alde batetik, emakumeek Euskadi Literatura Saria 'noizbehinka' irabaztea (Lourdes Oñederrak jaso zuen 2000n eta Itxaro Bordak 2002an), eta bestetik, emakumeak Euskadi Literatura Sari hori batez ere haur eta gazte literatura moldean irabaztea: Miren Agur Meabek hiru aldiz, Yolanda Arrietak Uxue Alberdik eta Leire Bilbaok behin.
Kontua da, baina, Eider Rodriguezen ipuin liburua eta Karmele Jaioren nobela, Katixa Agirreren 'Amek ez dute' nobelarekin batera oso denbora laburrean itzuli zirela gaztelaniara. Errenteriako idazleak 2019aren bukaera aldean, eta Katixa Agirrek ere bere nobela, 'Las madres no', urte berean. Karmele Jaioren nobela 2020ko hasieran agertu zen gaztelaniaz. Eta oso denbora laburrean lortu zuten hirurek, ondo lortu ere, merezimenduzko arrakasta. Espainiako egunkarietako kultur gehigarriek 'Babelia'k eta 'El Cultural'ek haien berri eman zuten.
Oso denbora laburrean, 2019ko bukaeran eta 2020ko hasieran, hiru ezaugarri heldu ziren batera eta gure idazleen lanek itzal nagusia lortu zuten: Emakumeek idatziak izatea, Euskadi Saria lortu izatea eta arreta kritiko hedatua.
Hiru horri begiratua 2020an LAIDAk, gure Ikerketa Taldeak, lan berezia agertu zuen Veneziako Ca'Foscari Unibertsitatean eta neurri batean kanona osatzen hasi ginen.
Urte bete geroago, 2002ko otsailaren 2an (2022/02/02an, alegia), 'El Cultural' gehigarrian agerturiko artikulu batean, Jaime Cedillo poetak adierazi zuen euskal emakume narratzaileak fikzioaren gailurrean zirela: «Las narradoras vascas, en la cima de la ficción» zirela baieztatuz. Artean non zen Irati Elorrieta? Bere lana pixka bat geroago agertu da liburu dendetan, 2021eko urrian. Eta ziur nago atzerapen horrengatik zenbait aukera galdu dituela. Agertu da bere itzulpena, bai, baina ez ditu gehigarri nagusien arreta lortu. Begiratu ditut egin dizkioten kritikak eta 'El Imparcial'en aurkitu dut bat, Mur-tziako 'La Opinión'en bestea, eta Twieterren Edurne Portela bere editoreak agertu duen post bat.
Gure taldeak egindako ikerketaz gain badago beste bat Estatu Batuetako 'Symposium' aldizkarian agertu dena, eta hor 1980tik aurrera jaiotako idazleak hartuko dituzte kontuan. Noiz jaio zen Irati Elorrieta? 1979an, Hélas!, eta, hain juxtu ere, Hélas! bi aldiz. Hor ere marra txiki batengatik, kanpo.
Baina literaturan sinesten dugunok badakigu denboraren eta aukeraren gainetik testuak baduela zer esanik. Berak duela zer esanik handiena eta denbora eta aukera alde ez baditu izan, testuak mantendu duela bere irmotasuna eta laster izango dela beste lanekin batera, maila berean, Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' nobela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.