Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Amalia Ibargutxi
Miércoles, 3 de octubre 2018, 22:58
Urriko azken asteburua egutegian markatuta dute askok, bosgarren urtez, hilaren 25 eta 26an Galdakaon ospatuko den Musika Bizian jaialdia egingo dute eta. Aurtengo egitarauak Palestina, Kornualles, Katalunia eta, jakina, Euskal Herriko musika-taldeak elkartu ditu, eta bestelako jarduerak ere prestatu dituzte. Denak doan.
Iturrondo plaza jaialdiaren muin bilakatuko da, bertan 120 metro karratuko eszenatokia eta 750 metroko karpa jarriko direlarik. 47 Soul (Palestina), Flats & Sharps (Kornualles), Els Groullers (Katalunia) eta Esne Beltza eta Xabi Aburruzaga (Euskal Herria) ariko dira: Els Groulles eta Xabi Aburruzaga hilaren 26an, eta 47 Soul, Flats & Sharps eta Esne Beltza biharamunean.
Europako, Amerikako eta Afrikako hogei taldek parte hartu dute Musika Bizian jaialdiko lau edizioetan, eta jende asko erakarri dute Galdakaora. Estaturik gabeko herrialdeen jaialdia da.
Palestina eta Kornuallesekoak izango dira aurten Musika Bizian ekimenean entzun ahal izango ditugun bi nazio berrien musikariak. Palestinaren ordezkari gisa kultuzko talde bat, 47Soul laukotea, arituko da. Hain zuzen, irailaren amaieran Errenterian (Gipuzkoa) egindako Atlantikaldia jaialdian kontzertua egin zuten palestinarrok.
Musika arabiar tradizionalaren formak tresna elektronikoekin uztartuz lortu dute, Ekialde Hurbilean izandako arrakastak lagunduta, Europako eszenatokietara igotzea. Bestalde, Kornuallesetik datorren Flat & Sharps taldeak bluegrass, folk, country eta poparen arteko nahasketa eklektiko bat egiten ditu. Kataluniak, aurretik ere jaialdian parte hartu duen arren, errepikatu egingo du aurten Els Grullers folk seikotearekin.
Gainera, euskal musika izango da Taberna Ibiltariaren eskutik (ostiralean) eta, bestetik, jazz tradizionala eta New Orleansko swing-a entzuteko aukera izango da Marmara Musikekin (larunbatean).
Ekimena Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak jarri zuen abian 2014an, eta orduz geroztik, hainbat naziotako musikariak ekarri ditu: Galizia, Okzitania, Bretainia, Flandria, Korsika, Sardinia, Gales, Eskozia, Ipar Irlanda, Sahara eta Quebec-ekoak. Euskal ordezkaritza ere beti bermatzen dute. Kherau, Korrontzi, Kepa Junkera, Gozategi, Anje Duhalde, Ze Esatek!, Huntza eta Hesianek parte hartu dute jaialdian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.