Borrar
Jurgen Klopp, Liverpool-eko entrenatzailea. EFE
Eta nik zer demontre dakit

Eta nik zer demontre dakit

Harmailatik ·

Nahiz eta koronabirusak dena kutsatu duen, Jurgen Klopp eta Pablo Laso entrenatzaileek medikuntzari buruz ezer ez jakitearen eskubidea aldarrikatu dute

Domingo, 8 de marzo 2020

Europako futbol eta saskibaloiko entrenatzaile onenak dira egun, seguruenik. Jurgen Klopp, Liverpool FC-eko prestatzailea eta Pablo Laso, saskibaloiko Real Madrilen teknikoa. Biei galdetu zieten kazetariek pasa den astean koronabirusari buruz. Beste askori ere, noski. Baina hauek dira erantzun adierazgarrienak bota dituztenak.

Lehenengoa, pragmatikoa (alemaniarra da bera). Bigarrena, euskalduna, Pernando Amezketarraren antzeko ironia erabilzen duena.

Klopp izan da zuzenean gaia ukitu ere egin ez duena. «Zergatik galdetzen diguzue entrenatzaileei koronabirusari guruz?», erantzun zion kazetariari. «Eta nik zer dakit. Zu eta biok berdinak gara gai honetan. Zure iritzia nirea bezain ona edo txarra da. Esan zuk zer egin behar den. Galdetu medikuei edo politikoei, baina niri? Zergatik? Ni bizarra txarto zainduta duen biseradun urlia besterik ez naiz». Handia da Liverpooleko entrenatzailea.

Laso gasteiztarrak, aldiz, erdi burlatan egin zion aurre galderari. «Koronabirusak ez nau kezkatzen, Milanen aurkako partiduak bai ordea», esan zuen Lombardiako hiriburura hegan egin aurretik, han, publikorik gabe, Armaniren aurka lehiatzeko. «Ea maskararik eramango dugun ala ez? Ez dakit. Adisasek ez dituela fabrikatzen iruditzen zait eta Hugo Bossek (trajea ofizialak egiten dizkienen markak) ez digu ezer bidali». Ez zuen 'Zoaz antzarrak perratzera!' oihukatu, baina gutxi falta izan zitzaion.

blockquote class="twitter-tweet" data-partner="tweetdeck">

🦠 Pablo Laso y el coronavirus:

🤪 "Adidas no tiene mascarillas y Hugo Boss tampoco nos las ha dado"

📺 #Golazo pic.twitter.com/ad9dlyN3QI

El Golazo de Gol (@ElGolazoDeGol) March 3, 2020

Egia esan, gero, hegan egiteko momentuan, jokalariek maskarak jarri zituzten. Bere kabuz erositakoak eta klubak ezer esan gabe. Baskonia, bestalde, irrigarri geratu zen Munichera bidean, Loiuko terminalean Hirugarren Gerrarako prestaturiko maskarekin agertu baitzen. Alemanian, nahiz eta han ere koronabirusa egon badagoen, ez zituzten gehiago erabili. Jende serioa da Bavariako biztanleria eta gauza hori aurpegian duen edonork ibaian bukatzeko aukera handiak ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eta nik zer demontre dakit