Borrar
Imanol Pradales, kongresuaren hasiera ekitaldian. Quintas
«Demokrazia kolokan dagoen mundu nahasi honetan tekla egokia sakatu behar dugu»

«Demokrazia kolokan dagoen mundu nahasi honetan tekla egokia sakatu behar dugu»

Imanol Pradales lehendakariak Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren hasiera ekitaldian parte hartu du, eta Hilary Cottam adituak bere lantaldeak azken urteetan martxan jarritako proiektu eraldatzaileez hitz egin du

Miércoles, 2 de octubre 2024, 13:11

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua hasi da dagoeneko Gasteizko Europa Jauregian. 'Elkartzen gaituena/Lo que nos une/Ce qui nous rassemble' lelopean, antolatzaileek «Euskal Herriko gizarte eta lurralde kohesioaren alde abian jarri behar diren politika eta erabakien inguruan kontratu sozial bat lortzeko baldintzak sortzea» bilatuko dute, gaurtik ostiralera bitarte, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzaren lehendakariak harrera ekitaldian nabarmendu duen bezala.

Imanol Pradales lehendakariak ere hartu du hitza. Azpimarratu nahi izan duenez, «mundu nahasi honetan demokrazia kolokan dugu, Europaren kontrako diskurtso xenofobo, arrazista eta ultrak aurrera egiten ari baitira. Azkeneko adibidea Austrian, Europaren bihotzean, izan dugu. Ultraeskuinak hauteskundeak irabazi ditu eta datua oso kezkagarria da. Ezin dugu beste alde batera begiratu, olatua handia da, eta bidegurutze honetan tekla egokia sakatu behar dugu denok. Erantzun hori gizartetik aterako da eta horretarako sekretu bakarra dago: gure herri nortasuna indartzea eta gure erakundeak eta politika bera prestigiatzea. Eusko Ikaskuntza baino bidelagun hoberik ez zait bururatzen helburu hori betetzeko», esan du.

Berarekin batera, Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Maider Etxebarria eta Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Ana Ollo izan dira XIX. Kongresuari ongietorria ematen. Eta ez dira falta izan Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualde, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Eider Mendoza, gobernuko delegatu Marisol Garmendia, ezta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak ere. Beraiekin batera, gizarte zibileko 250 lagunetik gora joan dira Europa Jauregira.

Hilary Cottam hitzaldian, kongresuaren irudi bat eta argazki instituzionala. Quintas
Imagen principal - Hilary Cottam hitzaldian, kongresuaren irudi bat eta argazki instituzionala.
Imagen secundaria 1 - Hilary Cottam hitzaldian, kongresuaren irudi bat eta argazki instituzionala.
Imagen secundaria 2 - Hilary Cottam hitzaldian, kongresuaren irudi bat eta argazki instituzionala.

Proiektu sozial eraldatzaileak

Kokapen marko gisa, lehenik, Mondragon Unibertsitateko Andoni Eizagirre katedraduna Euskal Herriaren etorkizuneko ongizate eta eredu-sozioekonomikoaren birdefinizioaz mintzatu da. «Gure lantaldeak herri itunari buruzko proposamenak eredu ekonomikoan ardaztu ditu, beti ere ipar gisa hartuta jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta anbientala. Halaber, hitz egin nahiko genuke zuekin guretzat oinarri-oinarrizkoak diren bi premisen inguruan: batetik, garenaren neurriaz jabetzea garrantzitsua da, hau da, gure herriaz ari garenean, gure herria hobeto ezagutu eta errepresentatu behar dugu; eta bigarrenik, gure herria kokatu behar dugu gaur egun bizi dugun sasoi historikoan». Ildo horretan, esan du reflexio hauek bideratuta daudela «kohesioa lortzera eta, kohesioaz ari garenean, askotariko kohesioaz ari gara: pertsona talde ezberdinen artekoaz, belaunaldien artekoaz, eskualdeen artekoaz...». Gogoetarako planteamendua ekarri du adituak, gure burua hobeto ezagutzeko eta erronka berriei aurre egiteko.

Ondoren, eredu sozioekonomikoa hizpide, aurreneko hitzaldiaren unea izan da. Hilary Cottam Londresko University Collegeko Berrikuntza eta Asmo Publikoko Institutuko irakasleak eta, besteak beste, Radical Help (2018) liburuaren egile britainiarrak irekiera-hitzaldia egin du. Cottamek Ongizate Estatuaren ikuspegi boteretsu eta eraldatzailea aurkeztu du, giza duintasunean, inklusioan eta elkarrekiko laguntzan oinarritua. Bere esanetan, «harremanak berregin behar dira, giza loturak sendotuz. Enpatian, elkarrekikotasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako sare komunitarioak sustatuz, sistema malgu eta erresiliente bat izatean islatuko dena», Eusko Ikaskuntzak azken urteotan martxan jarritako proiektuen filosofiaren bidetik.

Cottamen iritziz, «ongizate estatuak zerbitzu estandarizatuetan zentratutako eredu batetik pertsonetan zentratutako eredu batera pasatu behar du», eta bere lantaldeak azken urteetan martxan jarritako proiektu eraldatzaileen adibideak jarri ditu, hala nola eredu izan daitekeen lan zerbitzu sozial, osasun programa sozial eta ongizate programa sozialarena.

Mahai-inguruak

Horren ostean, kongresuko hiru blokeei eman zaie hasiera, eta aurrenekoa garapen ekonomikoari buruzkoa izan da. 'Trantsizioa aurrekoa: kostuak, finantzatzaileak, kanpo-eraginak eta nahi dugun trantsizioa' izenpean, Alberto Ansuategik, Orkestrako Edurne Magrok eta EHUko Teófilo Rojok esku hartu dute lehenengo mahai-inguruan eta EHUko Jon Barrutia izan dute moderatzaile lanetan.

Enpleguaren jasangarritasunaz eta ongizateaz ere arituko dira bloke berri batean, eta atsedenaldiaren ondoren, María Ángeles Durán CSICko irakasle katedradunaren txanda izango da. Gaurko eguna amaitzeko, hirugarren blokea helduko da: 'Iraunkortasuna eta belaunaldien arteko elkartasuna' izenburupean. Horrekin batera, eguneko hirugarren eta azken mahai-ingurua izango du kongresuak, baita jardunaldiaren laburpena eta ondorioak ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Demokrazia kolokan dagoen mundu nahasi honetan tekla egokia sakatu behar dugu»