Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Xalbador bertsolaria.
Deiadarra Elkarteak Xalbador bertsolari ohiaren egunean bertsopaper lehiaketa antolatu du

Deiadarra Elkarteak Xalbador bertsolari ohiaren egunean bertsopaper lehiaketa antolatu du

Parte-hartzaileek gutxienez lau eta gehienez zortzi bertso jorratu ahal izango dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 5 de agosto 2019, 23:44

Deiadarra Elkarteak Xalbador bertsolari ohiaren eguna dela bide, bertsopaper lehiaketa antolatu du. Bertan esku hartuko duten parte-hartzaileek 15 urtetako gazteak izango dira eta neska-mutil bakoitzak gutxienez lau bertso eta gehienez zortzi jorratu ahal izango ditu. Hauetarako gaia librea da eta bertsoek Xalbador ohia izango beharko du hizpide.

Baxenafarreraz landutako bertso hoberenarentzat garaikur berezia banatuko dute. Sail honetarako bertsolari bakoitzak bertso-sorta bat bakarrik egin ahal izango du. Hautagaitzak bidaltzeko epea jada zabalik dago eta irailaren 30a arte egongo da zabalik.

Parte-hartzaile bakoitzak jorratutako bertso-sorten hiru kopia Deiadarra Elkartera bidali beharko ditu. Sari hauek Xalbadorren egunean bertan banatuko ditu epaimahaiak. Bertso-sorta hau ezizenez sinatu beharko da eta beste gutunazal itxi batean egilearen izen-deiturak idatzi beharko dira.

Duela 43 urte hil zen Ipar Euskal Herriak eman duen bertsolaririk onenetarikoa izan zena. Harrezkero bere euskal eta bertsogintza ondareak bizirik dirau Euskal Herrian.

Fernando Aire Etxart «Xalbador» Urepelen (Nafarroa Beherea) jaiotako bertsolari eta artzaina izan zen.Bertsolari liriko eta poetikoa, seriotasuna eta tristura ordezkatu izan zituen anitzetan; bizitza, familia, baserria, fedea eta natura izan zituen bertsoetako gai garrantzitsuenak. Xalbadorrek Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. 1977. urtean ohorezko Euskaltzain izendatu zuten.

Xalbadorrek bere garaiko hainbat bertsolari txapelketa eta jardunaldietan hartu zuen parte. 1946tik 1960ra bitartean, Hego Euskal Herriko bertso saioetako asko irabazi zituen. 1967ko Bertsolari Txapelketan bigarren postuan geratu zen Urepeleko bertsolaria.

Xalbadorren omenez, Xabier Letek «Xalbadorren heriotza» abesti ezaguna jorratu zuen. Erramun Martikorenak kanta horrekin egindako bertsioa ere oso ospetsua da. Era berean, 2014ko abenduan Eneko Dorronsoro euskal zinemagileak zuzendutako «Xalbador, izana eta izena» dokumentala estreinatu zen eta bertan Xalbadorren bizitza kontatzen eta gogora ekartzen dute haren lau seme-alabek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Deiadarra Elkarteak Xalbador bertsolari ohiaren egunean bertsopaper lehiaketa antolatu du