![Geoparkeak eskua luzatu die herritarrei Deba eta Zumaiako flyscha garbitzeko](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202205/28/media/cortadas/flysch-kKUB-RxcOXZ3z0oTs34TBIH8rXUN-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
![Geoparkeak eskua luzatu die herritarrei Deba eta Zumaiako flyscha garbitzeko](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202205/28/media/cortadas/flysch-kKUB-RxcOXZ3z0oTs34TBIH8rXUN-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 27 de mayo 2022, 20:56
Debako eta Zumaiako flyscha garbitzeko eskua luzatu die herritarrei Geoparkeak. Izan ere, labarretan metatuta dauden plastiko eta hondakinak jasotzeko eta flyscha garbitzeko auzolana gauzatuko dute Mutriku, Deba eta Zumaiako euskal kostaldean dagoen Geoparkean igande honetan, maiatzaren 29an. Ekintza hori, Europako Geoparkeen Astearen baitan programaturiko ekintzen barruan egingo dute.
Geoparkeak urtero antolatzen duen garbiketa auzolana da hauxe, kostaldea hondakin horietatik garbitu eta herritarrak gure kosta ez zikintzera kontzientziatzea bilatzen duena. Hori dela medio, igande honetan 9.00etan Elorriagako San Sebastian ermitan jarri dute hitzordua.
Debatik autobusa aterako da 8.30ean eta Zumaiatik ere taldea irtengo da oinez, gidari batekin. Hortik Zumaia-Debako biotopora jaitsiko dira, labarretan pilatutako hondakinok biltzea erronkatzat hartuta. Garbiketa honetan esku hartzeko aurretiaz izena ematea gomendatzen dute.
Maiatzaren 19tik jarduera egitarau zabala ospatu dute euskal kostaldeko inguru paregabe honetan, hala nola, film proiekzioak, topaketak, irteera gidatuak edota solasaldiak. Ekimenaren azken ekitaldia ekainaren 2an ospatuko da Itzurungo hondartzako terrazan, itsasoko hondakinen arazoez hitz egiteko solasaldia antolatu baitute, bertan egoera horren inguruan adituak diren hainbat pertsonak esku hartuko dutelarik.
Deba eta Zumaia arteko flyscha euskal kostaldeko marearteko zabalgune bat da, flysch batean eratua, ingurune garrantzitsua dena, bertako biodibertsitateagatik eta mundu mailako erreferentzia geologikoa izateagatik. Zortzi kilometrotako itsaslabar tartea osatzen du, eta hauek abrasio plataformez osaturiko oinarriak dituzte. Ekosistema hau elementu geologiko, paisajistiko eta natural bereziek osatzen dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.