Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mikel Garcia
Jueves, 23 de febrero 2023, 18:01
'Dantza Plazetan' bueltan da Bilbon. Urte osoan ikuskizunak, kalejirak eta erraldoien desfileak izango dira hiriko auzoetako plazetan. Aurtengo lehen jardunaldia urtarrilaren 28an izan zen Zazpi Kaleetako Santiago Plazan, Sabaltzaile Dantza Taldeak eskainitako erromeriarekin.
Orain otsaileko ospakizunak datoz, eta hauek hilaren 25ean dute hurrengo hitzordua. Udalak egun osoan hiriko plaza ezberdinetan banatu ditu ekitaldiak: San Inazion (Erraldoien Kalejira, 11.30ean), Iralako Kirikiño Plazan (Dantza poteoa eta erromeria, 12.00etan), Basurtuko geltokian (Inauterietako dantzak, 19.00etan), Santutxuko Karmelo Plazan (Umeen eta helduen dantza ikuskizuna, 19.00etan) eta Zazpi Kaleetako Santiago Plazan (Erromeria, 20:00), hain zuzen ere.
Programak plaza publikoetara euskal dantzak eta folklorea hurbiltzea, sustatzea eta balioestea du xede. Horretarako urtarrilatik abendura arte jardunaldi kultural ezberdinak antolatu ditu Bilboko auzuneetan. Ekitaldien egutegi osoa ezagutzeko, interesdunek kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta ditzakete.
Guztira hamaika dantzari talde eta erraldoi konspartsek parte hartuko dute data horietan. Zehazki, hauek izango dira aurtengo programan parte hartuko duten taldeak: Batasuna Arraizbide Dantza Taldea, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Deustuko Folklore Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldea, Goi-Herri Dantza Taldea, Ibai-Arte Dantza Taldea, Irutasun Dantzari Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa eta Salbatzaile Dantza Taldea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.