Dantza, musika eta umorea nahasten dituen 'Freshcool' ikuskizuna izango da irailaren 21ean Dulantzin

Herriko enparantzan izango da, 20:00etan, doan

PAUL PICADO

Martes, 17 de septiembre 2019

Dantza, musika eta umorea bateratzen dituen ikuskizun bereziaz gozatzeko aukera izango da irailaren 21ean, Dulantzin. Ikuskizuna Herriko enparantzan izango da, 20:00etan, doan. Tio Teronen semeak izeneko taldeak prestatu du, eta 2015. urtean estreinatu zuen Olatu Talka jaialdiaren barruan. Hain zuzen ere, horretarako prestatu zuten, ... inolako asmorik gabe, baina izandako arrakastari esker, zenbait herritatik deika hasi ziren beren ikuskizuna eman zezaten.

Publicidad

Berez, umore ikuskizuna da, eta esaterako, Raphaelen abesti bat euskal dantzen bidez dantzatuko dute. Tio Teronen semeak taldeko kideak dantzarik dira, eta bakoitzak bere dantza-taldean dantzatzen zuen. Saioak egitura finkoa duen arren, inprobisazioaz ere baliatzen dira, dauden plazara egokituz.

Euskadin nagusiki aritu dira baina Katalunian eta Eskozian ere egonak dira. Guztira ehun emanaldi baino gehiago egin ditu lan honekin, baina 2017an 'Festamentua' izeneko ikuskizuna ere kaleratu zuen, euskal dantzak eta umorea ere bateratuz. Ez diote etorkizunari begiratzen, eta beren helburua ondo pasatzen jarraitzea da.

Ikuskizunak gutxi gorabehera 45 minutuko iraupena du, ez du testurik, eta antzezleak Aritz Salamanca (zuzendaria), Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain eta Alai Goñi dira. Egilea Aritz Salamanca bera da, eta koreografiaz ere arduratu da Tio Teronen semeak taldearekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad