Amalia Ibargutxi
Miércoles, 19 de septiembre 2018, 23:19
Erraz eta modu naturalean dantza tradizionalen agertoki bilakatuko du Aiko dantza taldeak Bilboko Alde Zaharra. Zehazki, auzoko Unamuno plazako Euskal Museoan, erromeria eta dantza tailerra prestatu ditu iganderako. Horrela, 10.00etatik 14.00etara, museoaren klaustroak dantza tradizionalera hurbiltzeko aukera eskainiko du, «erraztasuna eta naturaltasuna azpimarratzen dituen metodoaren bitartez».
Publicidad
Lehenengo bi orduak dantza ikastaroak hartuko ditu, eta bertan, Aiko taldeko dantzariek, dantza nola egin erakutsiko dute «irakaskuntza metodo berezia» baliatuta. «Berotze ariketa» horien ostean, eguerdiko 12.00etatik aurrera, erromeria egingo dute Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) musikariekin. Patxi Labordak egingo ditu zuzendari lanak.
Bestalde, 'dantzaldi ibiltaria' delakoaren edizio berria aurkeztuko dute. Aikok urritik ekainera, astelehenero, antolatzen duen urteroko ikastaroa da hori. Dantza eskola horiek astelehen guztietan, urritik ekainera egiten dituzte. Hain zuzen ere. XVII. mendeko ikastetxe zaharreko klaustroa izango da ikasturte honetan ikastaroen egoitza nagusia.
Aurten, gainera, egitasmoa Bilbon sustatzeaz gain, Donostian (Victoria Eugenia Antzokia), Durangon (Plateruena Kafe Antzokia), Galdakaon, Gernikan eta Markina-Xemeinen ere gauzatuko dute.
Horrela, eta urriaren lehenengo egunetik aurrera, Euskal Museoaren klaustroak hastapen mailako klaseak jasoko ditu astelehen guztietan 18.00etatik 19.30era, eta maila aurreratukoak 19.30etik 21.00etara. Sabin Bikandi izango da ikastaroa emango duena. Parte-hartzaile bakoitzak bere mailarekin bat datorren taldean izena emateko aukera izango du.
Erromeriei dagokienez, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatetan egingo dira. Parte hartzea librea izango da, urritik ekainera, 19.00etan. Tradiziozko kantu ikastaroa, bestalde, urritik ekainera bitarteko astearte guztietan eskainiko da, Bilboko Alde Zaharreko Plaza Barriko Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 19.00etatik 20.00etara. Horretan, ahozko ondarearen transmisioan aditua den Itsaso Arrieta Goiriren laguntza izango dute.
Publicidad
Itsaso Arrietaren iritziz, «abesti herrikoiak garrantzitsuak dira, herri baten pentsatzeko era islatzen dutelako, mundua ikusteko duen modua. Musikaren eta hitzen konbinazioak indar handia du eta gure emozioak azaleratzen ditu. Edozein egoeratan abesten dugu: jaiotza bat dagoenean eta heriotza gertatzen denean, maitasunari, gure herriari, naturari, abesten diegu, eta gure barneko sentimenduei buruz ere abesten dugu».
Ikastaroaren edukiari dagokionez, Itsaso Arrietak hau azaldu duenez, Euskal Herriko abesti multzo aberatsean egongo da oinarrituta. «Koplak, baladak, bertsoak, dantzatutako abestiak eta abestutako dantzak» jasoz osatuko dute errepertorioa, nahiz eta «pixka bat egokituz egingo den, parte hartzen duten pertsonen ezagupenen eta nahien arabera». Helburua izango omen da abesti bakoitza bere testuinguruan azaltzea, jatorria eta egilea ezagutzea, ahal den neurian. «Baita ere, hitzen esanahian eta sinbologian sakontzea, hitzek gure hizkuntzan duten leuntasunaz edo zorroztasunaz jabetzea, eta ondoren elkarrekin abestea, ezagutza erantsi horretaz eta taldean egiteak sortzen duen plazeraz eta pozaz gozatuz» .
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.