Borrar
Daniel Craig Getty Images
Daniel Craig hurbiletik ezagutuko dugu bere 54. urtebetetzean

Daniel Craig hurbiletik ezagutuko dugu bere 54. urtebetetzean

Gaur egunean James Bond antzezten duen aktorearen bizitza pribatuko zenbait datu ezagutaraziko ditugu oraingoan

NAHIKARI CAYADO

Lunes, 28 de febrero 2022, 20:13

Daniel Craig aktoreak 54 urte beteko ditu asteazken honetan, martxoaren 2an, bere ibilbidearen gailurrean. Bere azken lanak ('No time to die') kapitulu baten amaiera markatzen du aktore britainiarraren ibilbide aldakorrean. Denboran barrena, Craigek Ian Flemingen pertsonaia birdefinitu du, James Bond gizatiarrago eta ahulago bat pantailara ekarriz. Aktorearen inguruko bitxikeriak ezagutu nahi?

- Pantaila handian bere pertsonaietako batzuen nortasun gogorraz haratago, Craigek sarritan aitortu izan du bizitza errealean guztiz kontrakoa dela. Haren arabera, nerabezaroan tabernetan lan egin ondoren eta hainbat borrokaren lekuko izan ondoren, gerraren gainetik nahiago du maitasuna.

- Daniel Craig Rachel Weiszekin ezkonduta dago, 'Constantine' eta 'Black Widow' filmetan parte hartu duen aktorearekin. 10 urte baino gehiago daramatzate ezkonduta, baina aurretik oso lagun onak izan ziren. 1994an ezagutu zuten elkar, biak 'Les Grandes Horizontales' antzezlanaren protagonistak izan zirenean. Baina une horretan Craig Fiona Loudon eskoziar aktorearekin ezkonduta zegoen, eta Weisz Darren Aronofsky zinemagile eta ekoizle estatubatuarrarekin, 'Requiem for a Dream' filmaren zuzendariarekin, amodio istorio bat zeukan. Gerora, biak ezkongabeak zirenean, adiskidetasuna erromantze bihurtu zen 'Dream House' filmean berriro elkarrekin lan egin zutenean.

- Hasiera batean, Craigek ez zeukan oso argi James Bonden papera onartuko zuenik. Are gehiago, uko egin zion, ez baitzuen gidoia irakurtzeko baimenik. Azkenik, aurreko 007ak, Pierce Brosnanek, konbentzitu zuen Daniel aukera onar zezan.

- James Bonden pelikularik gustukoena honako hau da: 'From Russia with Love' (1963). Bere film propioetatik, berriz, 'Skyfall' (2012).

- Eta 'Skyfall'i dagokionez: film horren hasierako eszenarako bakarrik Daniel Craigek 85 jantzi berdin erabili zituen, denak Tom Fordek diseinatuak zirelarik.

- Bere musika talderik gogokoenetako bat Radiohead da.

- 'Star Wars'-en kameo anonimoak izan dituen aktoreetako bat da ere. Zehazki, 'The Force Awakens'en, Reyk bere Jedi trebetasunak Stormtrooper bat manipulatzeko erabiltzen dituen eszenan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Daniel Craig hurbiletik ezagutuko dugu bere 54. urtebetetzean