Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Miércoles, 17 de noviembre 2021
Danele Sarriugarteren 'Erraiak' izeneko liburua irakurriko dute datorren azaroaren 24an, Gasteizko Landatxo gizarte-etxean. Saioa 19.30ean hasiko da eta gutxi gorabehera ordubete eta erdikoa izango da. Irakurketa, Gauekoak programaren barruan antolatu dute. Programa horren helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da, eta horretarako, XXI. mendeko idazle euskaldunen lanak proposatuko dira irakurtzeko.
Guztira, 26 jarduera izango dira, besteak beste, parkour eta eskalada, lantegiak, jardunaldiak, lehiaketak eta euskarazko irakurketa kluba. Azken horren barnean, eleberriak, poesia-liburuak eta ipuin-liburuak irakurriko dira. Kasu honetan, aipatutako euskarazko fikziozko eleberria irakurriko da. Bikote baten haustura mingarriarekin hasten da, eta emakume baten ikuspegitik kontatutako istorioa da.
Danele Sarriugarte, berez, Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da. Horrez gain, Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoari buruzko graduondokoa eta Literatura Konparatuko masterra egin zituen. Bere lehen eleberria azaroko saioan irakurriko duten 'Erraiak' izenekoa izan zen, 2014. urtean.
Dena den, horren aurretik, geroago 'Erraiak' bihurtu zuen 'Mamuak' izeneko eleberri proiektua aurkeztu zuen 2012. urtean. Igartza Saria irabazi zuen lan horrekin, eta geroago, 2014. urtean, 'Erraiak' izenburuarekin kaleratu zuen eleberri osoarekin Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2015. urtean.
Poesia, narratiba, antzerkia eta haur eta gazte literatura ere jorratu ditu, eta lehen aipatutako sariez gain, Martin Ugalde beka ere eskuratu zuen 2017an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.