Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Asier Villalibre, udaletxeko balkoian.
«Ez dakizue zer polita den zuei denoi euskaraz entzutea San Mamesen, Bilbon...»

«Ez dakizue zer polita den zuei denoi euskaraz entzutea San Mamesen, Bilbon...»

Asier Villalibre aurrelariak euskara azpimarratu zuen Athleticen oinarrietako bat bezala udaletxeko balkoian eskainitako hitzaldian

Viernes, 12 de abril 2024, 13:41

Gabarrak ostegun honetan eskaini diguna azaltzea oso zaila da. Lurralde oso bateko herritarrak hunkituta itsasadarraren ondoan, talde eta filosofia berezi bat omentzeko, eta gerorako irudi ahaztezinak utziz. Era askotako omenaldiak bizi izan ditugu azken egunetan, baina udaletxeko balkoikoak, non Muniainek zeremonia-maisu lanak egin zituen, dira gaur aipatu nahi ditudanak. Zehazki, Asier Villalibrek (Gernika, 1997) euskararen alde eskainitakoak.

«Aratsalde on! Ez dizuet txapa handia sartu nahi. Eskerrik asko denoi etortzeagatik. Hainbeste jende zaudete hemen, hainbeste gazte. Beti esaten da guk influentzia handia dugula eta gura dizuet esan ez ahazteko inoiz Athleticen oinarri garrantzitsuenetariko bat: hori euskara da. Ez dakizue benetan zer polita den zuei denoi euskaraz entzutea San Mamesen, Bilbon, kaletik, edonondik. Gazteei: segi euskaraz berba egiten; nagusiei: segi euskaraz irakasten. Segi dezagun gure oinarrietako bat bizitza osoan eramaten. Gora Euskal Herria», esan zuen bere tronpetarekin aldagela zuri-gorria girotzeagatik hain ezaguna den jokalariak.

Jakina denez, hogeita sei urteko aurrelaria euskararen aldeko militantea da eta, gurasoekin etxean gaztelaniaz hitz egiten duen arren, bere buruak euskaraz funtzionatzen duela dio. Gernikako bizkaieraz hitz egiten du normalean, «azken batean, udalerrian euskara asko arnasten da». Eta, behin baino gehiagotan azaldu duen bezala, Allende Salazar eskola publikoan ikasi zuen hizkuntza, «klaseetan, lagunekin eta futbolean ere bai, noski». Yuri Berchiche, Dani García eta Athleticeko beste zenbait jokalarirekin hitz egiten du beti euskaraz.

Orain itxaron egin beharko da ikusteko osteguneko hitzaldiak euskal hizkuntza sustazteko balio ote duen ikusteko. Momentuz, behintzat, zale batzuek klubari sare sozialen bidez euskararekiko inplikazio handiagoa eskatzeko aprobetxatu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Ez dakizue zer polita den zuei denoi euskaraz entzutea San Mamesen, Bilbon...»